Samuel Colt 1814. urtean jaio zen Cunnecticuten (AEB). Batzuen onerako eta besteen kalterako, bere ametsik handiena errealitate bihurtu zuen: berak patentatu zuen, hain zuzen, 1836ko otsailean Colt errebolberra. Txikitatik mota guztietako mekanismoak gustatzen zitzaizkion, baina kuttunen armen mekanismoak zituen.
André-Jacques Garnerin frantsesa izan zen jausgailuz salto egin zuen lehen gizakia. 1797ko urrian egin zuen lehen jauzia aireontzi batetik. Esperientzia hura horren gustuko izan zuen, ezen handik aurrera hamaika jauzi egin baitzituen. Zoritxarrez, pasio horrek eraman zuen oso gazterik beste mundura.
Carl Djerassi kimikaria dugu jaiotzak kontrolatzeko pilulen aita. Produktu horri buruz hausnarketa zientifiko eta moral ugari egin du, eta oraindik ere horretan dihardu.
Zementu-etxeez hitz egiten den bakoitzean, bazterrak poluitzen dituzten enpresak direla datorkigu burura. Hala da, bai, haiek erabiltzen dituzten osagai batzuk erabat poluzio-sortzaileak dira, baina gizarteari mesede egiten ere badakite beste alor batzuetan. Izan ere, azken urteotan zementugile anitz, porlana egiteaz gain, beste material batzuk birziklatzeaz arduratu da.
Neil Armstrong astronauta izan zen Ilargia zapaldu zuen lehen gizakia. 1969. urteko uztailaren 16an, beste bi lankiderekin batera, ekin zion bidaiari, horrenbeste denbora zain egon ondoren.