Berote handiek, ekaitzek, izurriteek edo kontrola ezin ditzakegun naturako beste hainbat fenomenok eragin handia izaten dute nekazarien lanean eta ekoizpenetan. Eguzkia gutxi irteten den udetan tomate berde ugari eskaintzen digute dendetan; eta ekaitz bortitzak eginez gero mahats-uzta urria izan ohi da. Nolabait kontrola al daitezke gertakari horiek?
Aorta arteriako ebakuntzak seguruago egiteko teknika berri bat probatu eta arrakasta lortu du Gasteizko San Jose Poliklinikako bihotzeko kirurgia-zerbitzuak. Aorta-arkuko zaku-itxurako aneurisma bat zuen gaixo batekin egin dute proba. Gaitz horrek aortaren pareta etengabe lodiarazten du odolaren presioaren eraginez, eta oso arriskutsua izan daiteke.
Orain arte, txartelak erabili izan ditugu eguneroko bizitzan makinek identifika gaitzaten. Bankutik dirua ateratzeko, eta kiroldegira edo beste hainbat eraikinetara sartzeko, makinatik txartela pasa eta argi berdea edo gorria pizten zaigu. Gizakion segurtasuna eta kontrola areagotu nahian, sistema biometrikoak garatzen ari dira orain ikertzaileak.
Azken urteotan, gero eta lotuago azaldu dira teknologia eta osasun-arloa. Izan ere, teknologiaren aurrerapenak laguntza handia eman dio osasun-munduari, eta oraindik gehiago lagun diezaioke.
Tuneletan gertatzen diren suteek oihartzun handia izaten dute komunikabideetan, maiz ikusgarriak izaten baitira eta jende gutxi ateratzen baita bizirik. Mota horretako ezbeharrak ikustean, gero eta segurtasun handiagoa eskatzen du gizarteak, eta, horrexegatik, suteen aurkako segurtasun-neurrien arloan aurrerakuntza teknologiko ugari egiten ari dira.
Carl Friedrich BENZ ingeniari alemana Karlsruhen jaio zen 1844an eta Ladenburgen zendu zen 1929an. Bere jaioterriko unibertsitate teknikoan ingeniaritza mekanikoari buruzko ikasketak egin zituen. 42 urterekin, bere lehen ibilgailua patentatu zuen: martxa bakarreko trizikloa. Ibilgailu hark zenbateko abiadura hartzen zuen jakin nahi duzue? Gaur egungo ibilgailuekin alderatuz gero, ezer gutxi, 15 kilometro orduko.
AZTIk, elikagaigintzako azpiproduktuen balorazioa egiteko duen ikerketa-lerroaren baitan, TOM (2003-2005) Europako proiektuan hartzen du parte. Proiektuaren helburua elikagaigintzako gehigarri naturalak lortzea da, eta momentu hauetan tomatearekin ari dira lanean. Parte-hartzaileak eta antolaketa
Bizitza honetan ezinbestekoa da inguruan ditugunekin komunikatzea. Baina maiz zailtasunak izaten ditugu, baliabide faltagatik edo osasun-arazoak direla medio. Izan ere, minusbaliotasuna duten hainbat pertsonak arazo ugari dute gainerakoekin komunikatzeko. Iriscom enpresak irtenbide bat aurkitu dio arazo horri.
Lapurdiko Haritza Camblong Ruiz ingeniariak irabazi du Basque Research-ek antolatu duen lehen tesi-lehiaketa. Aurkeztu duen tesiak abiadura aldagarriko aerosorgailuen kontrol-sistema hobetzea du helburu.
Teknologia berriek ematen dizkiguten aukerei esker, gure eguneroko bizitza aldatu eta hein batean hobetu egin dela esan genezake. Telefono mugikorra eta eskuko ordenagailua, adibidez, jende askoren ezinbesteko tresna bihurtu dira. Eguneroko lanean laguntza handia ematen dute eta ez dira hain garestiak.