Azkune Galparsoro, Gorka

Azkune Galparsoro, Gorka

Ikertzailea eta irakaslea Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatea

Jakin-minaren indarra

2020/03/01 Azkune Galparsoro, Gorka - Ikertzailea eta irakaslea

Zerk bultzatzen gaitu gure mundua esploratzera? Zergatik nahi du ukitu haurtxo batek inoiz ikusi ez duen baloi hori? Non aurkitu daiteke gure historiako bidaiari handienen motibazioa? Zer zerabilten buruan Ilargira joan ziren astronautek? Zergatik tematzen dira zientzialariak ezezaguna dena azaltzen? Geroz eta ziurrago dakigu jakin-mina dela gure garuneko motorra martxan jartzen duen erregaia.

Adimen artifiziala jokoan

2019/12/01 Azkune Galparsoro, Gorka - Ikertzailea eta irakaslea
Helena Matute Greño - Psikologia Esperimentaleko katedraduna

Adimen artifiziala erronka teknologiko handia da gizakiontzat: gure gaitasunak dituzten makinak sortzea. Gurekin komunika daitezkeen eta, datu-kantitate izugarriak prozesatuta, beren kabuz ikasi eta erabakiak har ditzaketen makinak. Oraindik baten batek urruti senti badezake ere, gure bizitzan txertatuta dago jada adimen artifiziala, eta dena zipriztinduko du datozen hamarkadetan: garraioa, hezkuntza, kultura, finantzak, nekazaritza…

Urte gutxi barru, morroi informatiko pertsonalen bidez egingo ditugu erosketak, haiek iradokiko digute nola hobetu gure ikasketa-prozesua edota, gure sintomez galdetuta, diagnostiko medikoa egingo digute. Askoz ere eraginkorragoak izango gara adimen artifizialari esker, baina, bestalde, robotizazioak gizakioi lana eta tokia kenduko digulako kezka ere badute hainbatek.

Bada teknologia hori azkarregi garatzen ari dela dionik ere; aurrez erantzun beharreko galdera asko ikusten dituztenak. Izan ere, adimen artifiziala gure gizartearen mundu-ikuskeraren adierazpen bat da. Garrantzitsua da, hortaz, gizarteak ondo mamitua izatea teknologia hori, iritzi landua eta argia izan dezan legeak finkatu aurretik; ez dadin bihurtu gu geu kontrolatuko gaituen teknologia.

Oinarrizko hiru galderari heldu diegu, egungo egoeraz eta datorkigunaz jabetzeko: Zein dira adimen artifizialaren benetako potentziala eta erronka nagusiak? Zer hutsune ditu une honetan? Zer arrisku? 

Galdera horiei erantzuteko eskatu diegu adimen artifizialaren inguruan lanean ari diren bi adituri: Gorka Azkune Galparsoro, informatikaria eta adimen artifizialeko ikertzailea, eta Helena Matute Greño, adimen artifizialaren psikologia ikertzen duen psikologo esperimentala.

Zenbakien hizkuntza

2018/11/30 Azkune Galparsoro, Gorka - Ikertzailea eta irakaslea

Zientziak eta letrak. Zenbakiak eta hitzak. Bi mundu bereizi balira bezala aurkeztu izan zaizkigu ia beti. Elkarrekin dantza egin nahi ez duten izaki isolatu gisa. Hala eta guztiz ere, gure garunek badakite bai zenbakiak bai hitzak behar bezala lotzen. Zenbakiak eta hitzak darabiltzagu unibertsoa ulertzeko, haren misterioak bizitzeko, gizakion sentimendu eta nahiak adierazteko. Agian, hor, haien sorreran, topatu beharko genuke haien arteko lotura: adimenean.

Intuizioaren bide ilunak argitzen

2017/05/12 Azkune Galparsoro, Gorka - Ikertzailea eta irakaslea

Albert Einstein fisikari handiak esan zuen intuizioa dela benetan balio duen gauza bakarra. Einsteinek ez ezik, badirudi beste guztiok ere intuizio-gaitasun itzelak ikusten ditugula zientzialari, politikari eta era guztietako estratega nabarmenenen atzean. Esan genezake arazo konplexuak askatzeko behar-beharrezkoa dela intuizioa, arrazonamenduarekin eta ezagutzarekin batera. Baina zer da intuizioa? Gizakiok soilik dugun ahalmen berezi bat al da?

Nola prestatzen duzu kafea?

2017/03/01 Azkune Galparsoro, Gorka - Ikertzailea eta irakaslea

Gizartearen zahartzea arazo handienetako bat bilakatu zaigu. Geroz eta denbora gehiagoan bizi gara, baina gure azken urteetan era askotako zailtasunak pairatzen ditugu tamalez. Zailtasun horiei aurre egiteko bide bat teknologia adimendunena da; konkretuki, etxe adimendunena. Bizitza independentea bultzatzeko asmoz, eguneroko jarduerak egiteko behar duten laguntza emango diete etxe adimendunek han bizi diren pertsonei. Baina, horretarako, lehenik eta behin, jakin behar da pertsona horiek zer egiten ari diren eta zer egin nahi duten. Deustuko Unibertsitatean egin dugun doktoretza-tesian, pauso berriak eman ditugu esparru horretan.

Zertarako balio du horrek?

2016/03/01 Azkune Galparsoro, Gorka - Ikertzailea eta irakaslea

Zientziaren aurkikuntza handi bat iragartzen den bakoitzean, galdera bera entzun behar izaten dugu: zertarako balio du horrek? Behar baino gehiagotan, gainera, galdera horrek bestelako aldaera negatiboagoak ere hartu ohi ditu: nola gasta liteke hainbeste diru horretarako? Joera horien atzean, zientziaren eta teknologiaren ezagutza urria dago, baina, tamalez, gure gizartean zabaltzen ari da iritzi hori. Historiak erakutsi digu, ordea, oinarrizko zientzia izan dela gure gaur egungo ongizatearen benetako motorra. Baina motor horrek ezin du erregairik gabe martxan jarraitu.

Garun txiki birtualak

2015/06/01 Azkune Galparsoro, Gorka - Ikertzailea eta irakaslea

Gure gorputza organo askoz osatuta dago; haien artean, bada bat misteriotsua bezain harrigarria: garuna. Hari esker, hain zuzen ere, inguratzen gaituen mundua ulertzen dugu, eta meritu handiko lorpenak erdietsi ditugu. Hain ongi funtzionatzen du, hain emaitza onak eman ditu, ezen haren egitura eta jokaera ulertu eta imitatu nahi izan ditugun. Garun berriak sortzea geurea ulertzeko bide bat da, besteak beste. Baina askoz gehiagorako ere balio dezake.

Geneak, neuronak eta ordenagailuak

2015/01/01 Azkune Galparsoro, Gorka - Ikertzailea eta irakaslea

Pentsatzea eta ikastea. Gizakion bi ezaugarri nabarmendu nahiko bagenitu, agian horiexek izango lirateke gehienon ahotan. Harrigarria baita ume jaioberri batek, denboraren poderioz eta bere garunaren ahalmenaz, ikaskuntza-prozesu jarraitu horrekin zer bilakaera lor dezakeen. Gaur egun, hala ere, bi ezaugarri horiek makinetan ere presente daude. Adimen artifizialari esker, gure makinak gero eta adimendunagoak dira eta ikasteko gaitasuna dute. Baina nola egiten dute hori?

Fikzioa errealitate bihurtzen denean

2014/05/01 Azkune Galparsoro, Gorka - Ikertzailea eta irakaslea

Zientzia-fikziozko telesail, film eta liburuek gazte zein helduak liluratzeko erraztasuna erakutsi dute urteetan zehar. Mundu harrigarrietara bidaiatu ahal izan dugu horien eskutik, ezinezkoa egia bihur zitekeen munduetara eta baliteke hori izatea hainbeste erakartzen gaituena. Agian, giza irudimena gehien erakarri duen fikziozko teknologietako bat teleportazioa izan da. Edonork nahiko luke beretzat gailu batean sartu eta, istant batean, unibertsoko beste toki batean agertzeko gaitasuna. Baina zer dio zientziak horri buruz? Posible al da teleportazioa?

Lurraz haragoko esploratzaileak

2014/04/01 Azkune Galparsoro, Gorka - Ikertzailea eta irakaslea

Gizakiaren historia bilaketen eta aurkikuntzen historia izan da. Gure arbasoek beren jakin-mina asetzen zuten itsasontzi batean begiek ere ikus ez zitzaketen lekuetara bidaiatuz. Balentria handiak egin zituzten, alajaina! Gaur egun, grina berbera dugu barruan. Asko da ezagutzen duguna, baina oraindik gehiago ezagutu nahi duguna. Gizakiak mundu berriak aurkitu eta esploratu nahi ditu. Mundu berri horiek, ordea, gure planetatik urrun geratzen dira, itxura batean helezinak diruditen lekuetan. 1969an lehen pauso handia eman genuen mundu berri horiek bertatik bertara aztertzeko: gizakia Ilargira heldu zen. Orain, gure begiak Marte planetan pausatu dira. Nola aska ditzakegu planeta gorriak planteatzen dizkigun misterioak?

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.