Azkune Galparsoro, Gorka

Azkune Galparsoro, Gorka

Ikertzailea eta irakaslea Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatea

Lurraz haragoko esploratzaileak

2014/04/01 Azkune Galparsoro, Gorka - Ikertzailea eta irakaslea

Gizakiaren historia bilaketen eta aurkikuntzen historia izan da. Gure arbasoek beren jakin-mina asetzen zuten itsasontzi batean begiek ere ikus ez zitzaketen lekuetara bidaiatuz. Balentria handiak egin zituzten, alajaina! Gaur egun, grina berbera dugu barruan. Asko da ezagutzen duguna, baina oraindik gehiago ezagutu nahi duguna. Gizakiak mundu berriak aurkitu eta esploratu nahi ditu. Mundu berri horiek, ordea, gure planetatik urrun geratzen dira, itxura batean helezinak diruditen lekuetan. 1969an lehen pauso handia eman genuen mundu berri horiek bertatik bertara aztertzeko: gizakia Ilargira heldu zen. Orain, gure begiak Marte planetan pausatu dira. Nola aska ditzakegu planeta gorriak planteatzen dizkigun misterioak?

Izarren energiaren bila

2004/02/01 Azkune Galparsoro, Gorka - Ikertzailea eta irakaslea

XXI. mende-hasiera honetan, inoiz baino gehiago, gizakiak energia-iturri berrien beharra duela ikusi da. Gaur egun, gure behar energetikoak handiak dira, eta gorantz doaz gainera. Nahiz eta fisiozko zentral nuklearrek erraz hornitzen gaituzten, fisioa ez da oso energia egokia. Kutsadura erradioaktiboa eta zentral horietan sor daitezkeen ihesak, ingurumenarentzat ez ezik, gizakiarentzat ere arazo larriak bilaka daitezke. Horregatik, energia berriak behar dira. Artikulu honetan, fusio nuklearra azalduko da gizakiarentzat aro energetiko berri bat ireki dezakeen iturri gisa.

Ordenagailu kuantikoak XXI. mendeko ordenagailuen hastapenak

2004/01/01 Azkune Galparsoro, Gorka - Ikertzailea eta irakaslea

Askotan mekanika kuantikoa teoria zail eta abstraktua dela esan izan dute: giza ulermenetik oso urrun dagoela, logikaren eraikuntza hausten duela… eta ezin bada guk aurkakorik esan. Baina, hala ere, zailtasun guztien gainetik, kuantikak erakutsi digu bere ondorioak teknologiara aplika daitezkeela, eta gauza pentsaezinak errealitatean existi daitezkeela. Fisika kuantikoaren oinarriak Schrödingerren katua Shor-en algoritmoa eta akoplamendu kuantikoa Konputazio kuantikoaren historia

Naturaren seme ezkutuak

2003/02/01 Azkune Galparsoro, Gorka - Ikertzailea eta irakaslea

Unibertsoak sekretu asko dauzka guretzat gordeta. Urteen poderioz, horietako batzuk ulertu ditugu, beste batzuk ulertzeko bidean gara eta nork daki zenbat gehiago ikustea suertatuko zaigun.

... eta halako batean sokak agertu ziren

2002/02/01 Azkune Galparsoro, Gorka - Ikertzailea eta irakaslea

Pasatu den mendean fisikak izan duen aurrerakada edozein txunditzeko modukoa izan da. Mekanika kuantikoaren eta erlatibitate orokorraren bitartez, gizakiak bizi den unibertsoaren aurpegi ezezagunenak bistaratu ditu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila