Herentziazko beste gaixotasun askotan bezala, geneek zeresan handia dute familiako Parkinsonean ere, eta benetako gakoa mutazioetan dago.
Badira urte batzuk melanomak tratatzeko kimioterapia hutsaren ordez biokimioterapia erabiltzen dela.
Zuntz optikoak milimetro bateko diametroa duten hariak dira. Zuntz optiko horiek etxeetako sare domotikoetan, kotxeetan, trenetan eta abioietan erabiltzen dira.
Nafarroako Unibertsitate Klinikan, bularreko minbiziaren aurkako tratamendu berri bat garatu dute: isotopo erradioaktiboak erabiltzen dituzte minbizia sendatzeko. Paladio-103 isotopo erradioaktiboa aukeratu dute kasu honetan gaixo dagoen ehuna deuseztatzeko. Lehenengo emaitzak baikorrak izan dira, eta, beraz, minbizi larri eta erasokor horri aurre egiteko beste aukera bat zabaldu da.
Zehazki, kristal hitzak egitura kristalinoa duen materiala adierazten du.
Gaixotasun autoimmuneak oso konplexuak dira, izan ere, ez daude gene bakarraren menpe. Sendabidea aurkitzeko, beraz, beharrezkoa da gaixotasun horiekin erlazionatuta dauden gene guztiak identifikatzea.
Angel Montero Carcabosoren Lecciones nuevas con una vieja vacuna lana izan da Basque Research atariak antolatutako Tesien Sariaren irabazlea. Erabiltzaileen Saria, berriz, Pedro Ilundain Aranburuk eskuratu du Producci n de pinturas vin licas y acr licas ecol gicas lanarekin.
Gasteizko Farmazia Fakultatean dietaren osagaiek gizentasunean duten eragina ikertzen aritu dira urtetan. Ikerketa-lerro horren barnean, azido linoleiko konjokatua aztertzen ari dira orain.
Aspaldi ohitu ginen, ohitu bagara behintzat, telefonoaren txirrina alde guztietan entzutera. Orain, argazkiak ere ateratzen ditu jendeak telefonoa erabilita. Baina zer da batzuek lepoan daramaten kaxatxoa? Argazki-kamera berriren bat? Azken belaunaldiko telefonoren bat? Ez, memoria bat da.
1817an deskribatu zuen lehenengoz Londresko James Parkinson fisikariak bere izena daraman gaixotasuna. Ordutik hona ikerketa ugari egin dira, baina, oraindik, Parkinsonaren oinarriak ez daude batere argi. Hala ere, ikertzaileak aspaldi konturatu ziren neurotransmisore batek, dopaminak, garrantzi handia zuela gaixotasunean.