Maiz irakurri dugu konposatu organiko lurrunkorrek atmosferari eta gizakiari kalte egiten diotela. Hain zuzen ere, konposatu kaltegarri horiek atmosferara isuri aurretik garbitzea da Leioako ikertzaile-talde baten helburua. Industriak isurtzen dituen konposatu organiko lurrunkorrak dira haien jomuga.
Itsasoko eta itsas hondoetako bizidunen ezagutza mugatua du oraindik zientziak. Hain zuzen ere, ikertzaile-talde bat Antartikako biodibertsitatea ezagutzeko bigarren kanpaina abiatzera doa. Horien artean, EHUko biologo bat joango da.
Eraztunaren indar ezkutua lanak irabazi du III. Tesien Saria. Bigarren sailkatua Altzairuen mikroegitura karakterizatzeko teknika magnetiko berriak izenburudun tesia izan da.
Eraikuntzan eta apaingarrietan oso harri preziatua da marmola. Ere oko eta Baztango marmol gorriak, esaterako, hemengo harri preziatuenen artean daude.
Munduko Osasun Erakundearen arabera, autismoaren jatorria eta patologia ez daude definituta eta, ondorioz, autismoa hautemateko pertsonaren portaerari begiratu behar zaio. Hori dela eta, autismoaren markatzaileak bilatzeko, hiru mailatan ikertzea proposatzen da: morfologikoan, zitogenetikoan eta molekularrean.
Elikagaiak eta substantzia toxikoak oso lotuta daude. Badira, gainera, elikagaietan bertan sortzen diren substantzia toxikoak. Besteak beste, degradazio-prozesuek sor ditzakete substantzia horietako batzuk; esaterako, lipidoen oxidazioak eta elikagaien degradazio termikoak. Gainera, prozesu horiek elikagaia bera galarazten dute.
Ipar Itsasoa eremu aberatsa da. Han, hainbat enpresak urre beltza, petrolioa, eskuratzen dute, baina jarduera horrek ingurumenean eraginik ba ote duen galdetzen dute zientzialariek.
Basque Research 2002an plazaratu zen Euskal Herriko ikerketa, garapena eta berrikuntza zabaldu eta bultzatzeko asmoz. Helburu hori izanda, beste hainbat web gunerekin sinatutako akordioak ezinbestekoak izan dira gure atariak aurrera egiteko, eta euskal ikerketak oihartzuna eta arrakasta lortzeko.
Sinadura bat faltsutzen ari garen detektatzeko gai den bolaluma edo CD-ROMen ordezko nimi oak dira mikroharien aplikazioetako batzuk.