“Pentsatzen dut; beraz, banaiz”, esan zuen Descartesek. Eta zabalduta dago pentsatu buruarekin pentsatzen dugula. Hortik dator gure izatea garunaren baitan dagoelako ustea. Baina ez gara garuna soilik, gorputzak ere egiten gaitu, eta uste dugun baino neurri handiagoan, agian. Esate baterako, hizkuntzaren ulermenean eta sentipenetan eragiten du, baita oroimenean ere. Gorputza ere bagara.
Txelo Ruiz Vazquez (1959, Irun) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Informatika Fakultatean, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailean. EHUko Informatika Fakultateko dekanordea izandakoa da, eta Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailaren burua ere bai. 2017tik Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea da EHUn. Ruizek aitortu duenez, egindako galderak errazak badira ere, erantzuna ez da hain erraza: “denbora behar dut pentsatzeko”. Hala, nabaritu zaio ez duela burutik igaro zaion lehenengo gauza bota, erantzun zuzenak eta zentzuzkoak eman baititu. Tira, ez denak, azkeneko adierazpenak ez baitira agian hain zentzuzkoak. Ala bai? Denborak esango du.
Zergatik dute emakumeek asma izateko gizonek baino bi aldiz arrisku handiagoa? Cell Reports aldizkariak argitaratutako ikerketa baten arabera, gakoa …
184 herrialdetako 15.000 zientzialarik baino gehiago sinatutako dokumentu bat argitaratu da BioScience aldizkarian, helburu argi batekin: gizateriari ohartaraztea gure jokabidearekin etorkizuna arriskuan jartzen ari garela.
Bergarako Zabalotegi aretoa hartu dute zientziak eta umoreak, Wolfram Deunaren jaian. Hirugarren urtez antolatu du Elhuyarrek ekitaldi hori, Bergarako udalaren …
Kondairen esanean, gazteen odolari esker lortzen dute banpiroek hilezkortasuna. Eta, beste kondaira askok bezala, horrek ere badu benetako oinarri bat. …
Alaitz Etxabide Etxeberriak betitik izan du gogoko laborategi-mundua, “baina baita industria ere”, gehitu du. Horregatik aukeratu omen zuen Industria Kimikaren …
Genoma eraldatzeko teknika berri bana aurkeztu dute Nature eta Science aldizkariek. Bietan Broad Institutuko (Harvard Unibertsitatea) eta MITeko ikertzaileek parte …
2017ko abuztuaren 17an, grabitazio-uhinak detektatzeko LIGO eta Virgo behatokietan orain arte jasotakoetatik bereizten zen seinale bat jaso zuten. Izan ere, grabitazio-uhinen seinalearekin batera, erradiazio elektromagnetikoa ere jaso zuten. Azkenean, bi neutroi-izarren arteko topaketa izan dela ondorioztatu dute. Lehen aldia da halako fenomeno baten seinalea jasotzen dela, eta garrantzi handia eman diote aldi berean bi bideren bitartez jaso izanari: grabitazio-uhinen eta uhin elektromagnetikoen bidez.
Neptunoren orbitatik haratagoko gerrikoan dauden lau planeta nanoetatik ezezagunena, Haumea, aztertzeko aukera izan dute EHUko Zientzia Planetarioen taldeko kideek. Horretarako, …