Europan eta Asian bizi izandako lehen sapiensen analisi genetiko berri batzuek zehaztu dutenez, neandertalak eta sapiensak duela 50.500 urte inguru …
“Ikertzaileen esperientziak komunikabideekin eta sare sozialekin duten harremanean” izeneko txostena argitaratu du FECYTeko Science Media Centre Españak (SMC), EHUko Gureiker ikerketa-taldearekin lankidetzan egindako inkesta batean oinarrituta. Emaitzen arabera, inkestatuen % 83,12k iritzi ona edo oso ona du hedabideetan duten parte-hartzeari buruz, nahiz eta erdiak baino gehiagok onartu duen erasoren bat jasan duela komunikabideetan zientziari buruz aritu ondoren. Nabarmena da emakumeek gizonek baino eraso gehiago jasotzen dituztela: erasoak jasandakoen % 56,86 emakumeak dira. Diziplinen artean, ingurumen- eta osasun-zientzietakoak dira erasotuenak, baita gizarte-zientzietakoak ere (COVID-19, txertoak, klima, baldintzatzaile sozialak…), eta X sare soziala da erasoen iturri ohikoena.
AEBn beldur dira nitazenoek fentaniloak baino are kalte handiagoa eragingo ote duten. Hain zuzen, arrisku horretaz ohartarazten duen artikulu bat …
Osasunaren Mundu Erakundeak jakinarazi duenez, maila guztietako osasun-agintariak lanean ari dira elkarrekin, Panzi eskualdean (Kongoko Errepublika Demokratikoa, Kwango probintzia) hedatzen …
Lurdes Ondaro Mallea fisikaria da, eta kosmologia konputazionalean ikertzen du. Aitortu duenez, ordea, txikitan ez zen zerura begira egoten zen …
Onartuta dago iraganean, Pliozenoan eta Pleistozenoan, hominino-espezie bat baino gehiago bizi zirela aldi berean. Fosilen eskasia dela eta, ordea, ez …
Eñaut Izagirre Estibaritzek eta taldekideek Pirinioetako glaziarren egoerari buruzko azken datuak argitaratu berri dituzte Nature taldeko Regional Environmental Change aldizkarian, …
Juan Ignacio Pérez Iglesias (Salamanca, 1960) ez da berria Elhuyar aldizkariaren irakurleentzat, lehen ere agertu izan baita orriotan, rol desberdinetan: fisiologian aditu, unibertsitateko errektore, dibulgatzaile eta iritzi-emaile… Doktorea da Biologian eta katedraduna Fisiologian, eta Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea izan da, baita unibertsitate bereko Kultura Zientifikoko Katedraren arduraduna ere. Jakiundeko kidea ere bada, eta, aurten, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu izendatu dute. Azkar eta prestu erantzun dio elkarrizketa-eskaerari, eta ordulariari begiratu gabe ihardetsi die galderei, sakon eta ñabardura pertsonalekin.
Digitalizazioaren eta adimen artifizialaren iraultza arlo guztietara iritsi da, baita kobazuloen barrunbeetara ere; eta, besteak beste, labar-artea hartu du ikergai. Teknologia berrienen laguntzaz, ezkutuan zeuden altxorrak aurkitzeaz gain, haiek aztertzeko eta hobeto ulertzeko metodo objektibo eta unibertsal bat sortu dute arkeologo garaikideek.
Abenduan banatzen dira Nobel sariak. Guztira, zazpi dira Medikuntzako, Fisikako eta Kimikako aurtengo irabazleak, eta zazpiak, gizonak, denak zuriak, eta …