Txinako ikertzaileek Chang'e-5 misioak ekarritako ilargi-laginak aztertu dituzte, eta Ilargiko arroka gazteena 2 mila milioi dituela kalkulatu dute; hau da, …
Mila pertsonak baino gehiagok, tartean astronomoek, egindako eskaera baztertuz, James Webb espazio-teleskopioari (JWST) izena ez aldatzea erabaki du NASAk.
2021eko urriaren 4an, Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak onartu zuen zero covid estrategiak ez duela lortu Aucklandeko koronabirus-agerraldia desagerraraztea, …
Urtean, 5 urtetik beherako 260.000 haur hiltzen dira malariak jota, Saharaz azpiko Afrikan. Heriotza horiek eragotzi ditzakeen txerto bat baimendu …
Benjamin Listek eta David MacMillanek jasoko dute 2021eko Kimikako Nobel saria, molekulak eraikitzeko tresna berri bat garatu dutelako: organokatalisi asimetrikoa. Nobel sarien akademiak nabarmendu duenez, haien lanak eragin handia izan du ikerketa farmazeutikoan, eta kimika jasangarriagoa bihurtu du. Biek ere AEBn egin dute beren lan zientifikoa.
Suediako Zientzien Errege Akademiaren erabakiz, Syukuro Manabek, Klaus Hasselmannek eta Giorgio Parisik jasoko dute Fisikako Nobel saria, sistema fisiko konplexuak ulertzeko egin dituzten ekarpenengatik. Sariaren erdia Manabe eta Hasselmannentzat da, Lurreko klimaren modelizazioan egindako lanarengatik eta berotze globala aurreikusteagatik, eta beste erdia Parisirentzat, sistema fisikoen desordenaren eta fluktuazioen elkarreragina ikertzeagatik, eskala atomikotik planetarioraino.
Karolinska Institutuak jakinarazi duenez, David Julius estatubatuarrak eta Ardem Patapotiani libanoarrak jasoko dute, erdi bana, Medikuntza edo Fisiologiako Nobel saria. Biek ere AEBn egin dute beren ibilbide zientifikoa, eta, Nobel Fundazioaren arabera, bien lanak ezinbesteko abiapuntua izan dira beste ikertzaile askorentzat, eta funtsezkoak, ingurunea nola hautematen dugun ulertzeko.
Kari Alberdi Etxabek Kari Kimikari izena du sareetan, beraz, ez da zaila asmatzen kimika ikasi duela. Dioenez, beti izan du …
Zulo beltzen inguruko hauts kosmikoa nola banatzen den ikertzen aritu da Mexiko, Korea eta Espainiako astrofisikari-talde bat. Zehazki, Kanarietako Teleskopio …
Ikerketa batek lehen aldiz frogatu du suteetan sortutako aerosolek milaka kilometro bidaiatu dezaketela haizeek bultzatuta, eta itsasoa ongarritu dezaketela. Horren …