Orain arte, ez zegoen garbi nola hedatu zen bizimodu neolitikoa Afriako ipar-medebaldean. Arrasto arkeologikoetan oinarrituta, hipotesi kontrajarriak zeuden: nekazari-populazioek eremu …
Ingurumenaren aldeko emakume ekintzaileek jasandako hilketak, lekualdaketak, errepresioa, auzipetze penakal eta jazarpen fisikoa jaso ditu Nature Sustainability aldizkariak. Zehazki, 2022tik …
Ukaezina da gaur egun ingurumenaren zaintzak eta leheneratzeak duen garrantzia. Arrate Santaolalla Ramirez horretan ikertzen du, baina ez zen horregatik …
Bernhard Schölkopf ezaguna da adimen artifizialaren inguruko ikerketaren munduan. Besteak beste, Sistema Adimendunen Max Planck Institutuko zuzendarietako bat da (zehazki, Inferentzia Esperimentalen Sailaren burua), eta beste zenbait zentrotan eta erakundetan ere aritzen da. Haren ikerketek oihartzun eta aitortza handia jaso dute; tartean, 2020ko BBVA “Ezagutzaren mugak” sarietako bat jaso zuen, kernel metodoen garapenagatik. Haien gaineko galderarekin abiatzen da elkarrizketa; segidan, baina, bestelako gaiak agertzen dira: exoplanetak, irisgarritasuna, jasangarritasuna, ikerketa militarra, filosofia, zientziaren gardentasuna eta gizartearen parte-hartzea…
“Menopausia normalizatuz”. Izenburu hori eman zion emakume ginekologoz eta psikologoz osatutako talde batek British Medical Journal aldizkarian iaz argitaratu zuen artikuluari. Lan hartan, menopausiari buruzko estigmak, ezjakintasunak edo desinformazioak eragiten duten kalteaz ohartarazi zuten. Horri guztiari aurre egiteko eta, hain zuzen ere, menopausia normalizatzeko aritu dira eta ari dira lanean Inma Vila Mendiburu ginekologoa eta Juncal Alzugaray Zurimendi fisioterapeuta.
Udaberri honetan argitaratu da Espainiako gizartearen zientziari eta teknologiari buruzko ikuspegiaren 2022ko inkesta. Bi urtez behin argitaratzen du FECYT zientzia …
Jacinto Iturbe Barrenetxeak (Bilbo, 1951) jaso du 2023ko CAF-Elhuyar Merezimendu Saria, zientziaren dibulgazioan eta euskararen normalizazioan egindako lanarengatik. Izan ere, Bilboko Unibertsitatean (gero Euskal Herriko Unibertsitatea bilakatuko zena) Kimika ikasi zuen, eta 1974. urtean euskaraz idatzitako lehen tesina aurkeztu zuen. Kimikako euskarazko testuliburuak sortu zituen, eta aitzindarietako bat izan zen kimikako testuliburuak idazten eta ikasgaiak euskaraz ematen. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2006an. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultatean irakasle izan da zenbait urtez, baina gaur egun erretiroa hartuta dago. Pozik eta eskertuta jaso du saria, eta gogo onez erantzun die galderei.
La Garrotxako bulkanismoa Iberiar penintsulako gazteena izan zela frogatu dute eremu bolkaniko hartan egindako azken ikerketek. Nazioarteko ikertzaileak aritu dira …
Alzheimerra izateko arriskuarekin lotzen den proteina baten (ApoE4) eta ariketa fisikoaren arteko erlazioa aztertzen duten ikerketetan oinarrituta, ondorioztatu dute ariketa …
EFSA Europako Batasunean elikagaien segurtasunaz arduratzen den agentziak bisfenol-Aren eraginari buruzko azken ikerketak aztertu ditu (800 ikerketa baino gehiago, 2013tik), …