Burdinaren, berunaren edo urrearen aldean, arraroak dira itrioa, niobioa edo disprosioa. Metal edo lur arraroak dira, hain zuzen. Eta ez dira arraroak izen bitxiak dituztelako, ezta oso urriak direlako ere; izatekotan, komertzialki erauzteko zailak izateak egiten ditu arraro. Erabileraren aldetik, berriz, gero eta ohikoagoak dira, gero eta aplikazio gehiago baitituzte. Eta horrek bai, horrek gero eta preziatuagoak izatea ekarri die, arraroagoak. Eskasiak eragin ditzakeen arazoengatik kezka piztu da nazioarteko merkatuan.
Euskal Herrian, elektrizitatea sortzeko eredu bat baino gehiago dago, baina sortzen dena ez da nahikoa kontsumoari erantzuteko.
Jan Smit geologoak ibilbide osoa eman du talkaren teoriaren aldeko aztarnak biltzen. Teoria horren arabera, asteroide handi batek Lurra jo zuen duela 65 milioi urte, eta, talkak eragindako aldaketen ondorioz, garai hartako espezie asko desagertu egin ziren; tartean, dinosauroak.
Kea saltzea iruzur egitearen metafora da hizkuntza batzuetan. Alabaina, nolabait bada kearen salerosketan oinarritutako merkatu bat. Hobeto esanda, kea isurtzeko eskubideen merkatua da; are zehatzago, karbono dioxidoaren isurketa-eskubideen merkatua. Europako Batzordeak sortua da, eta haren azken helburua isurketak murriztea da.
Transgenikoen matazak hari asko ditu: nekazaritzarekin zerikusia dutenak, politikarekin, ekonomiarekin, gizartearekin, zientzia-ikerketekin... Eta, gainera, nahiko nahasiak daude. Mataza askatu nahian, hariei tiraka jarri ditugu Leire Escajedo zuzenbide-irakaslea eta Jose Ram n Maule n soziologoa. Poliki-poliki, luze eta pazientzia handiz, aritu dira biak ere.
Nekazaritza jaio zenetik, helburu handienetako bat hazi gero eta hobeak lortzea izan da. Ildo horretan, eraldaketa genetikoak egiteko teknologiak aldaketa handia ekarri du. Horri esker, lehen erabiltzen ziren teknikekin baino kontrol eta zehaztasun handiagoz lor daitezke nahi diren ezaugarriak dituzten haziak.
Askok ez dute inolako zalantzarik: landare transgenikoek onura asko ekar ditzakete. Beste batzuek, hala ere, uko egiten diete transgenikoei, eta arrazoi sendoak dituzte horretarako. Horietako bat da Jon Harluxet, nekazaritza ekologikoa egiten duen duzunariztarra (Nafarroa Beherea).
Urte-hasieran, eztabaida bizia eragin zuen Indiak eta Alemaniak elkarlanean egin nahi zuten esperimentu batek. Esperimentuak LOHAFEX izena du. Loha burdina da hindi hizkuntzan, eta fex ek, berriz, fertilization experiment esan nahi du, hau da, ongarritze-esperimentua. Eta, hain juxtu, horixe egin nahi zuten, itsasoa burdinez aberastu. Alabaina, halako esperimentuak eskala handian ez daude baimenduta. Izan ere, aditu askok uste dute mesede baino kalte handiagoa egin dezaketela.
Goizeko hamaikak dira. Maite zereal-barratxo bati bilgarria kentzen ari zaio; Aitorrek gogoz egin dio hozka sagar bati; Jonek, bitartean, kafea hartu du, hutsa eta azukrerik gabe; Edurnek ez du ezer jan, eta ez du ezer jango, nahiago du zigarro bat erre. Zergatik aukeratu du haietako bakoitzak aukeratu duena? Zer faktorek eragiten dute pertsona bakoitzean janari bat edo beste bat aukeratzeko garaian? Ikertzaile asko dabiltza erantzunaren bila, baina ez da erraza topatzea, faktoreak asko eta askotarikoak baitira, eta denen artean osatzen da puzzlea. Hala ere, dagoeneko badituzte puzzlearen hainbat zati.