Elhuyar Zientzia

Elhuyar Zientzia

Donostiako Aquariumaren eraikina eta gibelaldea arakatuz

1998/12/01 Elhuyar Zientzia -

Bi urtean lanean aritu ondoren, dotore dago Donostiako Aquariuma. Jendea erakartzeko prestatu dute, eta igartzen da. Sartu orduko gidariak agertzen dira, nahi izanez gero bisitaldian laguntzeko. Eurekin edo bakarrik joanda, Aquariumean badago zer ikasirik eta zer ikusirik: ur gezako arrainak, ur jauziak, algak, arrain tropikalak, etenik gabe jira eta bira dabiltzan antxoatxoak, ozeanoko arrainen erakustoki handiaren erditik igarotzen diren metakrilatozko pasabideak, film didaktikoak eta abar. Esandako dena, gainera, oso modu atseginean ikus daiteke, Aquariuma bisita eroso eta ikusgarri egiteko pentsatuta baitago. Beharbada ikusgarritasun horren eraginez, bisitaria begietatik sartzen zaionaz besterik ez da ohartzen. Bisitari arruntak normalean ez du guk orain proposatzen dizuegun aukera izaten: Aquariumaren barrualdeari, hodiz eta langilez betetako errealitateari bisita egitea.

Garun-operazioetarako irudikatze-sistema berria

1998/12/01
Hemendik aurrera neurozirujauek operazioetan garunaren bat-bateko irudiak ikusi ahal izango dituzte tresna berri bati esker.

Berotegi-efektua ez da horrenbesterako?

1998/12/01
Atmosferan metatzen diren berotegi-efektuko gasen kontzentrazioa IPCCk iragarri baino askoz polikiago igotzen ari da.

Bateriaren premiarik ez

1998/12/01
Turbinazko sorgailu edo alternadore guztiz txikiek egunen batean ordenadore, linterna, telefono eramangarri eta abarren pila eta bateriak ordezkatuko dituzte

Arrautzen forma

1998/12/01
Hegazti batzuen arrautzak oboideak dira eta beste batzuenak esferikoak. Zergatik? zerk erabakitzen du arrautzaren forma?

Sifilia argi eta garbi

1998/12/01
Estatu Batuetako hogeita hamahiru ikerlarik sifili deitutako gaixotasuna eragiten duen Trepanoma pallidum bakterioaren ondare genetiko osoa argitu dute.

Trikuak salbatzeko txistua

1998/12/01
Batez ere udaberrian askotan ikusten ditugu trikuak errepidetan automobilak zanpatuta. Kalte handia eragiten diete ibilgailuek animalia txiki hauei.

Munduko astronauta zaharrena berriro espaziora

1998/12/01
John Glenn, Lurraren inguruan orbitan izan zen lehen astronauta estatubatuarra, berriro espaziora itzuli da beste misio batean, 40 urte geroago.

Gero eta gogorrago

1998/12/01
Israelgo Rehovot Ikerketa Zentroan karbonozko nanohodien gogortasuna neurtu dute.

Internet bidez ikasten

1998/12/01
Etorkizunean norberaren etxetik Internet bidez Unibertsitate-ikasketak egitea posible izan liteke.
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila