Elhuyar Zientzia

Elhuyar Zientzia

Hall efektua eta Hall efektu kuantikoa

1998/12/01
Eremu elektrikoa korronte-dentsitatearekiko eta indukzio magnetikoarekiko proportzionala da.

Kimika kuantikoaren aplikazioak: adibide bat

1998/12/01
Gauza jakina da goi-atmosferan ozono-geruza mehe bat dagoela, Eguzkiaren erradiazio ultramoretik babesten gaituena.

1998ko Fisikako Nobel Saria materiaren egituran uxarrean

1998/12/01 Elhuyar Zientzia -

Urriaren erdialdean, ohi bezala, Nobel Sarien hotsa iritsi zitzaigun Suediatik:
aurrena Literaturakoa eta azkena Bakearena, komunikabideetan arreta eta toki gehien hartu zutenak. Tartean Ekonomia, Fisika, Fimika eta Medikuntzakoak iragarri ziren. Azken hiru hauek ditugu hizpide.

1998ko Kimikako Nobel Saria Kimika, laborategitik ordenadorera

1998/12/01 Elhuyar Zientzia -
Aurtengo Kimikako Nobel saria, Fisikakoa eta Medikuntzakoa bezala, Estatu Batuetara joan da, baina irabazleak ez dira estatubatuarrak, europarrak baizik.

1998ko Medikuntzako Nobel Saria oxido nitrikoa: kanpoan otso etxean uso

1998/12/01 Elhuyar Zientzia -
Stockholm-eko Karolinska Institutuak Estatu Batuetako hiru farmakologo saritu ditu, oxido nitrikoa sistema kardiobaskularreko seinale-molekula dela aurkitzeagatik.

Aurkikuntzaren garrantzia medikuntzan

1998/12/01
Sistema kardiobaskularra: arteroesklerosiak endotelioaren NO-a ekoizteko ahalmena murrizten du.

Entsegu klinikoak Gasteizen

1998/11/01 Elhuyar Zientzia -

Nahi adina botika aurki daitezke gaur egun farmazietan, kolore, forma eta tamaina askotakoak. Eskura gehienak, nahiz eta batzuentzat errezeta eskatzen duten. Farmazietako apaletara iritsi eta salgai jarri baino lehen, ordea, sendagaiekin kontrol eta proba zorrotzak egin behar izaten dira. Horietako bat entsegu klinikoek osatzen dute; hau da, behin hartu eta gero botikak gizakiarengan duen eragina ikustea. Irailetik, zabalik dago Gasteizko Txagorritxu Ospitalean entsegu klinikoak egiten dituen unitatea, Euskal Autonomia Erkidegoan zabaldu den lehena. Gai jakin batek gizakiaren gorputzean zer eragin duen, nola bereganatzen duen, zein ezaugarri zinetiko dituen, gorputzari egiten dion mesedea,
gorputzean nabari daitezkeen kontrako erreakzioakā€¦ hori guztia aztertzen da entsegu klinikoetan. Dagoeneko 200 lagunetik gora eman dute izena boluntario izateko, gehienak unibertsitate-ikasleak.

Ebaketa-emultsioak tratatzeko sistema berria Inasmet-en

1998/11/01 Elhuyar Zientzia -

Donostiako Inasmet Fundazio eta Zentro Teknologikoa berri izan da azkenaldian. Izan ere, Inasmet-eko Kimika eta Ingurugiro Departamentuak industria-hondakinen garbiketan eragin handia izan dezakeen sistema abiarazi du. Ideia ez da guztiz berria, ez baita ikerketa oso baten ondorioz garatu, baina etorkizun laburrean badirudi erabilera zabala izan dezakeelaindustria-arloan. Behintzat Inasmet-eko Kimika eta Ingurugiro Departamentuko arduraduna Juan Karlos Mujika, horretan dago.

Bihotz-aldaketa

1998/11/01
Bihotzekoek gaixoaren bihotz-ehunetan sortzen duten kaltea konpontzeko hanketako edo besoetako muskulu-ehunak erabiltzea posible izan daiteke.

Euri gehiago egiten du asteburuetan

1998/11/01
Ideia honek tontakeria badirudi ere, ikerlari-talde batek eskualde batzuetan eguraldiak asteburuetan desberdin jokatzen duela frogatu ahal izan du.
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila