Arrautzen forma

Martin hegaztiak udare-formako arrautzak erruten ditu. Egonkorragoak dira eta haizeak nekezago eraman ditzake.

Hegazti batzuen arrautzak oboideak dira eta beste batzuenak esferikoak. Zergatik? zerk erabakitzen du arrautzaren forma? Britania Handiko Bristol-go Unibertsitatean diharduen Tomas Szekely matematikariak dionez, dena errundako arrautza-kopuruaren araberako da.

Arrazoia argi eta garbi dago: errundako lekua eta arrautza-kopurua kontuan izanik, arrautzaren formari esker inkubazioan beroa ahalik eta gehiena gorde ahal izaten da. Usoak, adibidez, bi arrautza obalatu erruten ditu eta elkarri itsatsita egon daitezke. Esferikoak balira, hori egiterik ez luke izango.

Albatroek berriz, arrautza bakar eta esferikoa erruten dute eta inkubatzeko errazagoa da. Martin hegaztiak udare-formako arrautzak erruten ditu, labaretan egonkortasun handiagoa izan dezaten. Txirriek lau arrautza ipintzen dituzte aldika; erdia esferikoa eta beste erdian punta dutenak, elkarrekin oso egoki pilatzen direlarik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila