Elhuyar Zientzia

Elhuyar Zientzia

300 zenbaki, 30 azal

2013/09/02

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak 300 zenbaki bete ditu.

Passion for Knowledge - Quantum 13, alfonbra gorria zientziarentzat

2013/06/20

Urriaren lehenengo astean maila goreneko ikertzaileak, tartean hainbat Nobel saridun, Donostian bilduko dira, herritarrei beren ikerketa-arloko azken aurrerapenak gerturatzeko.

Lainoen eta euriaren sorrera azaltzen duen bideoak irabazi du ON ZIENTZIA bideo-lehiaketa

2013/05/28

ON ZIENTZIA bideo-lehiaketaren sari-banaketa gaur arratsaldean izan da, San Telmo museoan. Teknopolis telebista-saioaren barruan antolatu den lehiaketan saria irabazi duten …

Gaur banatu dira CAF-Elhuyar sariak, Usurbilgo plazan

2013/04/25

Gaur banatu dira 2012ko zientzia-dibulgazioko CAF-Elhuyar sariak. Lau kategoria saritu dira, eta haietako bat berria da aurten: zientzia gizartean sorkuntza-beka. Arlette Apraiz, Doltza Oararteta, Jaione Ortiz De Zarate, Maider Amutio, Nerea Andres eta Oihane Enbeitak osatutako taldeak irabazi du, Balio berriz balio proiektuarekin.
Gainerako hiru kategorietan, Miguel Querejeta astrofisikaria, Isabel Mendizabal genetikaria eta Gorka Zabaleta kazetaria izan dira irabazleak. Elhuyar Fundazioaren Merezimendu saria, berriz, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak jaso du.

Higgs bosoiaren aurkikuntza berresten duten froga gehiago aurkeztu ditu CERNek

2013/03/14

Joan den uztailean iragarritako aurkikuntza Higgs bosoi bat dela berresten duten froga gehiago aurkeztu ditu gaur CERNek Moriond biltzarrean. …

Eduki guztiak irekita webgunean

2013/03/01

Apiriletik aurrera, Elhuyar aldizkariaren eduki guztiak hasieratik irekita egongo dira webgunean. Orain arte, azken bi hilabeteetako eduki batzuk osorik kontsultatzeko …

Alfred Wallaceren gutunak on line jarri dituzte

2013/03/01

Londresko Historia Naturalaren Museoak Interneten jarri ditu eskuragarri Alfred Wallaceren gutunak, Wallace Letters Online izeneko webgunean. Wallacek bidali eta jasotako …

DNAtxip bat garatu dute arreta falta eta hiperaktibitatearen nahastea diagnostikatzeko

2013/03/01

Arreta falta eta hiperaktibitateagatiko nahastearen (TDAH) diagnostikoa hobetzen lagundu dezakeen DNAtxip bat garatu du EHUko Araitz Molano biokimikariak, bere doktore-tesian. …

H5N1 auzia: Borondatezko luzamendua bertan behera utzi dute ikertzaileek

2013/03/01

H5N1 birusaren aldaera batzuekin ez ikertzeko duela urtebete hartu zuten erabakia bertan behera utzi dutela iragarri zuten joan den urtarrilaren …

Malaria tratatzeko kostu txikiko molekula berriak

2013/02/01

Malaria tratatu eta prebenitzeko gai izan litezkeen molekulak sintetizatu dituzte Nafarroako Unibertsitateko Farmazia Fakultatean, Gaixotasun Ahantzien sailean. Klorokinaren antzeko jarduera …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila