Elhuyar Zientzia

Elhuyar Zientzia

Titinaren egitura eta bilakaera, iraganeko animalien tamainaren adierazle

2017/07/04

Ugaztunen eta tetrapodo guztien arbaso komunaren titina-zatiak berreraikita, CIC nanoGUNEko ikertzaile batzuek ikusi dute korrelazioa dagoela titinaren ezaugarrien eta animalien tamainaren artean. Ateratako ondorioak fosilekin eta datu bibliografikoekin alderatu dituzte, eta baieztatu dute emaitzak zuzenak direla. Nature Structural & Molecular Biology aldizkarian argitaratu dute ikerketa.

Unibertsoaren hedapena ulertzeko nazioarteko ikerketa bat gidatuko du EHUk

2017/07/03

Lau urtez, 25 herrialdetako 200 ikertzailek Einsteinen teoriak huts egiten duen eskaletan erlatibitate orokorretik harago joateko aukera aztertuko dute, CANTATA …

Ingurumena babesteko tokiko neurriak kaltegarriak izan daitezke beste ekosistema baterako

2017/06/28

Toki batean ingurumenaren alde hartutako neurriak kaltegarriak izan daitezke urrutiko beste toki batzuentzat. Kalte horiek, beraz, aintzat hartu beharko lirateke …

Garuneko tumoreen garapenean funtsezkoa den genea identifikatu dute

2017/05/16

Biodonostia OII-ko ikertzaileek eta Donostia Unibertsitate Ospitaleko medikuek elkarlanean, garuneko minbizi gaiztoen eta aldi berean ohikoenean gakoa den gene bat …

CAF-Elhuyar 2017 sariak banatu dira gaur arratsaldean

2017/05/12

Zientziazalez bete da gaur arratsaldean Tabakalera. Zientzialarien, kazetarien eta artisten topaleku bihurtu da, eta agerian geratu da haien artean dirudiena baino gertuago daudela. Urtero bezala, zientzia eta teknologia gizarteratzeko ahalegina egiten dutenen lana aitortzea izan dute helburu sariek.

Jupiterren hego-poloa argitara

2017/05/02

Juno zundak Jupiterren argazki berriak bidali ditu udaberri honetan, bosgarren maniobra amaitu duenean. NASAk edonoren eskura jarri ditu argazkiak, …

Agustín Sánchez Lavega astrofisikariak jasoko du Euskadi Ikerkuntza Saria

2017/04/07

Agustín Sánchez Lavega astrofisikariarentzat da 2016ko Euskadi Ikerkuntza Saria.  Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ematen du sari hori, eta, jakinarazpenean  gogoratu …

Urola Erdiko ikasleek tailer pilotuetan egindako prototipo zientifiko-teknologikoak aurkeztu dituzte ‘BIZILABE’ Azokan

2017/04/04 Elhuyar Zientzia -

Iraurgi Berritzen –Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia– eta Elhuyar Fundazioak eskualdean zientzia eta teknologia gaitasunak sustatzeko hainbat ekintza pilotu jarri dituzte abian. Azken asteetan landu diren ekintzak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendu zaizkie. Irakasleei zientzia eta teknologia irakasteko oinarri metodologikoen inguruko prestakuntza eskaintzeaz gain, ikasleekin hainbat tailer pilotu antolatu dira. Landu diren ekintzen lehen emaitza da Azkoitiko plazan martxoaren 31n egin den “Bizilabe” azoka. Bertan, eskualdeko ikastetxe guztietako gazteek ikusgai jarri dituzte hainbat alorretan landu dituzten prototipoak, besteak beste, mikrobiologia, elektronika eta prototipazioa. Horrez gain, esperimentuak egin dituzte polimeroen edo nanoteknologiaren alorrean.

Zientzialari gazteen arteko 'Parekoen topaketa'

2017/03/31 Elhuyar Zientzia -

Bigarren Hezkuntzako berrogeita hamar ikaslek UPNAko ikertzaile gazteen aholkularitza jaso dute Planetarioan. Ikasleak zientzia- eta teknologia-proiektuekin lanean ari dira, maiatzean Bilbon aurkezteko, Elhuyar Fundazioak antolatzen duen Zientzia Azokan.

Hondakin industrialak gordetzen dituzten hondar zementatuzko arrokak

2017/03/22

EHUko kimikariek beachrockak aztertu dituzte, hondar zementatuzko formazioak. Garapen industrialaren inpaktuaren eta kostaldean izan duen eraginaren lekuko dira harri …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila