Floreaga, Ikasberri, Iraurgi, Urola eta Xabier Munibe ikastetxeetako ehun gaztek baino gehiagok eskaini diren tailerretan garatutako prototipo zientifiko-teknologiko aurreratuak aurkeztu dituzte Azkoitiko plaza nagusian. Prototipo hauek bost tailerretan egindako taldekako lanari esker sortu dira, eskualdeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen gaitasuna eta prestakuntza hobetze aldera egin direnak.
Azokan ikusitakoa azken asteetan garatu diren ekimen ezberdinen emaitza da. Iraurgi Berritzenek zuzendu du ekimena, Elhuyarren gidaritza teknikoarekin. Proiektuak izaera esperimentala du eta eskualdeko udalek nahiz garapen eta berrikuntza agentziak datozen ikastureteetan lan lerro hau garatzen jarraitzea aurreikusten da.