AM irratiek ADSLa moteltzen dute

Waliño, Josu

Elhuyar Fundazioa

Ahoz aho dabilen ADSL Internet-era konektatzeko sistema berriak ere baditu akatsak. Duela gutxi jakin izan denez, AM irratiek interferentziak egiten dituzte ADSL lineetan eta datuak ordenagailura kargatzean abiadura % 40raino moteldu daiteke.

Arazo hori nonbait ez da gertatzen datuak igotzeko orduan, eta ezta ADSL linea guztietan, gutxi gorabehera probatutako %15etan bakarrik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila