Urkizu, Urtzi

Urkizu, Urtzi

Zientzia, teknika, kultura eta gizarteari buruzko II. Jardunaldiak

1998/04/01 Urkizu, Urtzi -

Martxoaren 9, 10 eta 11n Donotiako Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian Theoria zientzia-aldizkariak antolatutako II. jardunaldiak ospatu ziren. “Ugaztunak klonatu, gizakiak klonatu? Klonazioaren arazo etikoak” izenburupean 6 hitzaldi eman ziren Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuaren laguntzarekin. Gai, alor eta ikuspuntu ezberdinak jorratu ziren bertan eta gaiak erakarrita aretoa egunero bete egin zen.

Bergarako Erret Mintegia

1997/09/01 Urkizu, Urtzi -

Historia luzea, emankorra eta, dudarik gabe, interesgarria du Bergarako Erret Mintegiak. Aldizkariari izena eman dioten Elhuyar anaiek, esaterako, bertan eman zituzten eskolak eta, halaber, bertan isolatu zuten wolframioa. Azken urteotan, ordea, itzalpean egon da, ia ezkutuan, eraikin eder hau. Duela urte batzuk bertan balio handiko ehundaka pieza abandonaturik zeudela konturatu ziren. Azkeneko lau urteotan piezak berreskuratzen, garbitzen eta sailkatzen aritu dira eta orain museoa eraikitzeko egitasmoa martxan dago. Urte batzuk igaro beharko dute helburu hori lortzeko, baina guri, egia esatea nahi baduzu, Bergaran ikusitakoak parekorik ez duela iruditu zaigu.

Umeak eta diabetea

1997/07/01 Urkizu, Urtzi -
ZETIAZ - Elhuyar -

Duela hiru urte informatikari- eta mediku-talde bat sistema aditu bat sortzeko proiektuan hasi zen lanean. Gaixoei eta medikuei datuak biltzeko eta erabiltzeko erraztasun guztiak eman nahi zaizkie lan honekin. Informatikarien taldea koordinatzen Juan Manuel Pikaza aritu da. Medikuen taldeko burua, aldiz, Luis Aldamiz-Etxeberria pediatra da. Azken honekin izan gara ume diabetikoei buruz eta sistema honek ekar dezakeenaz gehiago jakiteko.

Miarritzeko Itsasoaren Museoa

1997/07/01 Urkizu, Urtzi -

Orain arte Hegoaldeko museoak baino ez ditugu bisitatu, baina Iparraldean ere bada zer ikusi franko. Miarritzeko Itsasoaren museora joango gara oraingoan bisitatxoa egitera, Lapurdiko kostalde ederrean dagoen museo hau baita, gainera, Euskal Herrian urtean zehar bisitari gehien jasotzen duena (zientzi museoen artean, behintzat). Bere helburu nagusia bertako fauna aurkeztea badu ere, arrantzaz eta itsasuntziez ere arduratzen da. Gizakiak, animaliek eta itsasoak bat egiten dute hemen. Jakin beharrekoak

Urretxuko Mineral eta Fosilen Museoa

1997/06/01 Urkizu, Urtzi -

Euskal Herrian funtzio didaktikoa duten museoak gutxi direla esan izan dugu behin baino gehiagotan. Salbuespenen artean, ordea, Urretxuko mineral eta fosilen museo txikia aipatu nahi dugu. Txikia baina aberatsa da, gaztetxo eta ez hain gaztetxoentzat guztiz erakargarria. Urretxuko Kultur Etxera gerturatzen direnek mineral, fosil eta harrien munduan murgiltzeko aukera paregabea dute. Halaxe egin dugu guk ere. Jakin beharrekoak

Zumardi, naturaz gozatuz Tolosan

1997/05/01 Urkizu, Urtzi -

Tolosan mota guztietako ekitaldiak ospatzen dira urtean zehar, ihauteriak, abesbatzen lehiaketa eta abar. Duela zortzi urtetik hona Tolosako Ekinbide Etxeak antolatzen dituen Naturaren ihardunaldiak ere horretan sar genitzake. Zumardi ihardunaldien helburu nagusia herritarrei hainbat gaien berri ematea da. Antolatzaileek aitortzen dutenez, hala ere, Tolosatik kanpoko jende asko gerturatzen da urtero bertara. Aurten, ura eta bizia da jorratu duten gaia.

Gasteizko Natur Zientzien museoa

1997/05/01 Urkizu, Urtzi -

Euskal Herriak ingurune natural oso aberatsa duela gauza jakina da, baina 80. hamarkadara arte ez du natur zientzietako museorik izan. Zientziaren munduko pertsona adoretsu batzuei esker, azken urteetan Arabako Natur Zientzien museoak Historia Naturaleko bilduma zabal eta dokumentatuak jaso ditu. Hain dira zabalak bilduma hauek zein erakusketa aretoetan soilik ale adierazgarri batzuk dauden. Gure ondare naturalaz gozatzeko aukera du, beraz, Gasteizko txoko honetara gerturatzen den edonork. Jakin beharrekoak

Amazoniako oihan-galtze larriak

1997/04/01 Urkizu, Urtzi -

Amazoniako basoen suntsiketa ohizko eztabaida gaia izaten da sarritan. Oihan-galtzearen arrazoiak eta azken urteetako datuak emango ditugu artikulu honetan. 1988-1991 bitartean Amazoniako oihanaren suntsiketa jaitsi egin zela baieztatzen dute azken datuek (urtero 20.400 km 2 suntsitzetik 11.100 km 2 -ra pasa zen). Dena den, jaitsiera hori ez zen politika-aldaketaren eskutik etorri, Brasilgo egoera ekonomiko kaxkarragatik baizik. Azken urteotan, aldiz, ekonomiak hobera egin du eta galtzen ari diren oihan zatien kopuruak ere gora egin du.

Azpeitiko Umeentzako Museoa

1997/04/01 Urkizu, Urtzi -

Iritsi da museo berri bat bisitatzeko ordua. Eta oraingoan Azpeitiko Umeentzako Museora joango gara. Haurrak, askatasun osoz, interesgune berriak aurkituz eta jostatzen ari diren bitartean bere buruari zenbait galdera egitera hel daitezen bilatzen da museoarekin. Hamar urte aurten betetzen dituen museo honetara helduak ere gertura daitezke asteburuetan. Loiolako errepide zaharreko Egibar baserrian bada zer ikusirik. Jakin beharrekoa

PVCari buruzko eztabaida gizartean

1997/03/01 Urkizu, Urtzi -

XX. menderarte plastikorik gabe bizi izan da gizakia, baina mende honetako erdialdeaz geroztik gauzak asko aldatu dira. Honela, Mendebaldeko gizartearentzat plastikoa oso asmakuntza garrantzitsua izan da. Gaur egun, gizakiak erabiltzen dituen gauzakietatik heren bat gutxienez plastikoz eginak daude. Eta plastikoen artean PVCaren industriak indar handia hartu du azkeneko urteetan. Alabaina PVCaren inguruan eztabaida ugari sortu da Greenpeacek poluitzailea dela esan zuenetik. Bestalde, plastikoa ekoizten duen industriak kontrakoa dio eta kaltegarria ez dela defendatzen du. Plastiko hau ekoizteko kloroa behar da eta gehienen ustez kloroa da eztabaidaren gakoa.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila