Amazoniako oihan-galtze larriak

Amazoniako basoen suntsiketa ohizko eztabaida gaia izaten da sarritan. Oihan-galtzearen arrazoiak eta azken urteetako datuak emango ditugu artikulu honetan. 1988-1991 bitartean Amazoniako oihanaren suntsiketa jaitsi egin zela baieztatzen dute azken datuek (urtero 20.400 km 2 suntsitzetik 11.100 km 2 -ra pasa zen). Dena den, jaitsiera hori ez zen politika-aldaketaren eskutik etorri, Brasilgo egoera ekonomiko kaxkarragatik baizik. Azken urteotan, aldiz, ekonomiak hobera egin du eta galtzen ari diren oihan zatien kopuruak ere gora egin du.

Nahikoa argi dago basoen hondamendia eta erabaki politikoak batera doazela neurri handi batean. Suntsitzen denaren inguruan, ostera, eztabaida ugari izaten da; portzentaiak eta datuak aldatu egiten dira iturrien eta kalkuloak egiteko irizpideen arabera. Erantzuleak, beraz, batzuk ala besteak izango dira leku desberdinetan galdetzen baldin baduzu. Hala ere, Philip M. Fearnside ekologo eta ikertzailearen ondoko baieztapena kontuan hartzekoa da: “ Oihan-galtzearen heren baten errudunak ehun hektarea baino txikiagoak diren lurraldeak lantzen dituzten behi-abeltzainak dira eta beste bi herenen errudunak nekazaritza-ustiategi handiak dira ”.

Amazoniari buruz hitz egiterakoan, hasierako basoaz ari gara, hau da, lau milioi kilometro karratu estaltzen dituenaz. Bertako eskualde administratiboan Brasilgo bederatzi estatu biltzen dira eta Amazonia legala izenaz da ezaguna.

Portzentaietan adostasunik ez

1989. urteko otsailean, Jose Sarney Brasilgo presidentea zenak esan zuenez, Europako kolonoak iritsi zirenetik 1988rarte soilik Amazonia legalaren % 5,12 desagertu zen. Hilabete bat geroago, Landsat satelitearen irudi batzuek aurreko datua baieztatu egin zuten. Ikertzaile guztiak, alabaina, ez datoz bat esandako horrekin. Fearnsidek dioenez, batetik, kalkuluak egiterakoan ez zen kontuan hartu 1960 baino lehenagoko deforestazioa; eta bestetik, baso sarriaren eta beste landaredi batzuen luberriketa ez zen aintzakotzat hartu. Mundu-Bankuak 1989an emandako portzentaia errealitatetik gertuago egon liteke, oihan-galtzea % 11 ingurukoa zela, alegia (Sarney presidenteak esandakoaren bikoitza). Gaur egungo datuei erreparatuz gero, INPAk (Amazoniako Ikerketen Institutu Nazionalak) dio Europako kolonoak iritsi zirenetik oihanaren % 11,8 suntsitu dela.

Kezkatzeko moduko datua da Amazoniako hondamena oso denbora gutxian burutu izana. Oihan-galtzea ez da apurka-apurka eman, oso abiadura bizkorrean baizik eta honela jarraituz gero, gelditzen den oihana desagertu egin daiteke hamarkada gutxi batzuen buruan.

Orain arte ez da martxan jarri oihan-galtzearen aurkako neurri praktikorik. 1991n eginiko ikerketa baten arabera, suntsiketarik larriena abeltzain-ustiategi handiak dauden estatuetan ematen da. Portzentaietara jotzen badugu, nekazari txikiek deforestazioaren % 30 inguru eragiten dute eta fazenda handi eta ertainek % 70.

Fearnside ikertzaileak dioenez, arrisku handiena oihan-galtzearen kokapena da. Suntsiketa batez ere hegoaldean eta ekialdean ematen da, baina eskualdeko zati handi batera iristen dira errepideen inguruko luberriketa-eremu txikiak. Zabalkunde horrek erabili gabeko oihanaren biziraupena arriskuan jar dezake. Errepide berriak eraikitzen badira, soilune handiak irekiko dira mendebaldeko lurralde ederretan. Horrez gain, errepideak eraikitzeak sortzen duen oihan-galtzearen prozesua gobernuaren kontroletik kanpo dago.

Deforestazioaren geografia

Azken hamarkadan oihan-galtzearen geografiak aldaketa ugari jasan ditu. Amazonia bere osotasunean hartuta, 1991ko deforestazioaren tasa 1978-1988 bitarteko urteko batezbestekoa baino txikiagoa izan zen. Datu hau Pará, Tocantins, Rondonia, Amazonas eta Acre estatuetan gertatutako jaitsierarengatik uler daiteke. Kontuan izan behar dugu Brasilgo iparraldeko ustiapenaren eztanda (Amapa eta Roraima estatuetan) 1988. urtetik aurrera eman zela. Jaitsierak, gainera, ez zuen hondamendiak segitzea galarazi: 1991-1992 urteetan 13.800 km 2 eta 1993-1994 urteetan 14.900 km 2 suntsitu ziren urte bakoitzean. Gaur egun, lau mila hektarea desagertzen dira egunero, ustiapenak oso erabilera pobrea eta eskualdeko jendearentzat etekin eskasa duelarik.

1987-1991 bitarteko oihan-galtzearen jaitsiera, bestalde, atzerapen ekonomikoagatik gertatu zen bereziki: fazendeiroek (nekazaritza-ustiategi handienen jabeek) aurreko urteetan baino diru gutxiago zuten soiluneetan inbertitzeko. Gobernuak, era berean, diru publiko gutxiago zuen errepideak eraikitzeko eta nekazaritza-kolonizazioa bultzatzeko.

Politikoen aitzakiak eta pobretasuna

Orain arte ez da martxan jarri oihan-galtzearen aurkako neurri praktikorik. 1991n eginiko ikerketa baten arabera, suntsiketarik larriena abeltzain-ustiategi handiak dauden estatuetan ematen da. Portzentaietara jotzen badugu, nekazari txikiek deforestazioaren % 30 inguru eragiten dute eta fazenda handi eta ertainek % 70.

Atzerapen ekonomikoak eragindako ondorioak ikusita, Brasilgo ekonomia suspertzearekin batera oihan-galtzea handitu egingo dela pentsa daiteke. Hori galarazteko modu bakarra gobernuak berehalako erabakiak hartzea da: adibidez, lurraren espekulazioari aurre egin; jabego tituluak ematerakoan orain arte erabilitako irizpideak aldatu, oihana galtzean sortzen diren larreak kontrolatu ahal izateko; luberriketarako dauden dirulaguntzak gelditu; eragin ekologikoaren analisi-irizpide zorrotzagoak erabili; nekazaritzako erreforma martxan jarri Amazonian edota lana sortzen saiatu emigrazio-eremuetan.

Oihan-galtzearen erantzukizunak murriztu egiten dituzte politikoek eta ia beti errua nekazari eta abeltzain txikiei egozten zaie. Baina Mundu Bankuaren deforestazioa gutxitzeko ekimenak ondoko baieztapena hartzen du oinarritzat: “ Gizakiek ez dute baso tropikala suntsitzen atsegin dutelako, gehienek lurra garbitu egiten dute jan ahal izateko ”.

Aurreko teoriak halabeharrez garamatza ondoko ondoriora: “ oihan-galtzearen aurka baldin bazaude herriaren aurka zaude ”. Esandako hau ohizko argudioa da politikarientzat, baina dauzkagun datuek beste zerbait pentsatzera eramaten gaitu.

Ikertzaileek kontrakoa diote

Orain arte ez da martxan jarri oihan-galtzearen aurkako neurri praktikorik. 1991n eginiko ikerketa baten arabera, suntsiketarik larriena abeltzain-ustiategi handiak dauden estatuetan ematen da. Portzentaietara jotzen badugu, nekazari txikiek deforestazioaren % 30 inguru eragiten dute eta fazenda handi eta ertainek % 70.

Fearnside Amazoniako ikertzaileak dioenez, politikarien teoriek ez dute zerikusirik errealitatearekin. Nekazari txikiek eragiten duten oihan-galtzea eskasa omen da. Abeltzain- eta nekazaritza-ustiategi handiek laguntzak jasotzen dituzte gobernuaren eskutik eta fazendeiro -ek eskala-maila handian luberritzen jarraitzen dute. Pobreei errua leporatzearen joera hori kezkagarritzat jotzen dute ekologista eta zientzilari gehienek, Amazoniako barrualdearen egoera larriaz jabetzen baitira.

Orain arte ez da martxan jarri oihan-galtzearen aurkako neurri praktikorik. 1991n eginiko ikerketa baten arabera, suntsiketarik larriena abeltzain-ustiategi handiak dauden estatuetan ematen da (Mato Grosso estatuan bereziki). Portzentaietara jotzen badugu, nekazari txikiek deforestazioaren % 30 inguru eragiten dute eta fazenda handi eta ertainek % 70.

Nekazaritzako erreforma egiteko orduan, deforestaturiko lurrak erabiltzera jo beharko litzatekeela dio Fearnsidek. Amazoniako herri txikietako biztanleek bere beharrak denbora gutxirako asetzen ditu, baina eredu horrek ezin izango du luzaroan iraun. Hortaz, bide berri batzuk urratu beharko dira hemendik aurrera. Soildutako basoetan abeltzaintza ezartzea neurri egokia litzateke, oihana bilketarako gordez. Baina neurri guztien gainetik ingurugiroa hartu beharko da kontuan, biodibertsitatea zainduz, karbono-erretserbak erabiliz eta ura birziklatuz.

Orain arte ez da martxan jarri oihan-galtzearen aurkako neurri praktikorik. 1991n eginiko ikerketa baten arabera, suntsiketarik larriena abeltzain-ustiategi handiak dauden estatuetan ematen da. Portzentaietara jotzen badugu, nekazari txikiek deforestazioaren % 30 inguru eragiten dute eta fazenda handi eta ertainek % 70.

Egoera horren aurrean, Amazonian biztanle asko kokatzea ia ezinezkoa dela esan dezakegu. Bertako biztanle askok Amazonia landatarretik at bilatuko beharko dute euren bizimodua, batez ere hirietan.

Gaur egun gertatzen ari den oihan-galtzea geldiarazteak lehentasuna izan beharko luke politikarientzat; horretarako kalte ekologiko larri honi esker aberasten ari diren ustiategiak kontrolatu beharko liratekeelarik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila