Roa Zubia, Guillermo

Roa Zubia, Guillermo

Elhuyar Zientzia

Hormigoia eta kristala formula baten gainean

2013/03/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Londresko St. Paul katedrala erortzeko zorian zegoen goiko kupula erraldoia eraikitzen hasi behar zutenean, 1697an. Argi zegoen zimenduak hondoratuko zirela …

Zerurako bide geometrikoa

2013/03/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Erdi Aroa garai iluna izan zen Europan. Hala esaten da askotan, eta zalantzarik ez dago zenbakien historiak berresten duela ideia hori: 1202 arte Europan zeuden zenbaki bakarrak erromatarrak ziren, letra gutxi batzuen bidez adieraziak. Kalkulu matematiko konplexuak ezinezkoak ziren zenbaki haiekin. Hala ere, lehen katedral gotikoak egin zituzten garai ilun hartako maisuek. Nola egiten da katedral gotiko erraldoi bat kalkulu konplexurik egin gabe? Sekretua geometria da. Zenbaki egokirik ez zuten maisuek, baina poligonoak bai.

Katedral gotikoaren jaiotza

2013/03/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Parisko St. Denis basilika eta Chartresko katedrala eraikin gotikorik eredugarrienak dira. Pariskoan sortu zen estiloa, eta Chartresen jo zuen goia. …

Rachel Wood Oxford Unibertsitateko ikertzailea

“Irekiak izan behar dugu Iberiako hegoaldeko neandertalak aztertzean”

2013/02/21

Baliteke Iberiar penintsulako neandertalen fosilak gaizki datatuta egotea. Oxfordeko Unibertsitateko adituek, ultrairagazitako karbono-14 bidezko datazioa erabilita, ondorioztatu dute Iberiako hegoaldeko fosilak, batzuetan, uste baino zaharragoak direla: duela 45.000 urtekoak, gutxienez. Fosilek ez dute jatorrizko karbonoa bakarrik, ingurukoarekin kutsatuta egoten baitira. Hori gainditzeko, ultrairagazitako karbonoaren teknikak fosilaren kolagenoaren karbonoa besterik ez du aztertzen, eta, hala, kutsatutako guztia baztertuta, datazio fidagarriagoak ematen ditu. Hala ere, teknikak muga handiak ditu, klima beroko aztarnategietan hezurren kolagenoak ez baitu ondo irauten. Rachel Wood  Oxfordeko taldeko ikertzaile nagusiak emailez erantzun die Elhuyar aldizkariak egindako galderei.

Inurrien puparen zarata

2013/02/20

Duela urte batzuk aurkitu zuten Myrmica generoko inurriek, feromonak ez ezik, soinuak ere erabiltzen dituztela beren artean komunikatzeko. Eta, orain, …

Bakterioak goiko atmosferan!

2013/02/01

Urakanak ikertzeko, NASAko zientzialariek airearen laginak hartzen dituzte, hegazkinak erabilita, eta 2010ean jasotako laginetan ezusteko bat aurkitu zuten. Bakterio asko …

Richard Feynman gogoan

2013/02/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Duela 25 urte hil zen Richard Feynman, fisikari handienetako bat, bi minbizi-mota arrarok jota. Grabatutako azken hitzak honako hauek izan ziren: "I'd hate to die twice. It's so boring" ("Ez litzaidake gustatuko bi aldiz hiltzea. Hain da aspergarria..."). Ezagutu zutenek diote gehienetan umoretsu izaten zela; hitz egiten entzun zutenek diote oso komunikatzaile ona zela. Oso argia. Behin hil zen, baina zientziaren munduak eskertuko luke bizitzara itzuliko balitz, nahiz eta horrela bigarren aldiz ere hil beharko zukeen.

Feynmanen biografia

2013/02/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Ez da erokeria esatea Richard Feynman XX. mendeko fisikaririk ospetsuena dela, Albert Einsteinen atzetik. Eta ospetsuetan bigarrena ez bada, aurreko …

Liztor asiarra erle-ehizan

2013/02/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Liztor asiarra (Vespa velutina) espezie inbaditzailea da Europan. Euskal Herrira ere iritsi da, eta arazo handia sortzen ari da erlauntzetan. Erleak jaten ditu, eta asko ugaritu da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila