Mujika, Alfontso

Mujika, Alfontso

Elhuyar Fundazioa

Monfragüe-ko parkea: Harrapakarien santutegia

1992/07/01 Mujika, Alfontso -

Estremaduran, Caceres probintziako iparraldean, Euskal Herritik 650 bat kilometrora, Monfragüeko parke naturala dago; Iberiar penintsulako eta, areago, Mendebaldeko Europako garrantzitsuena harrapakariei dagokienean. Guregandik aski hurbil egonagatik, ez da gure artean oso ezaguna. Europa osoko naturzale ugarik bisitatzen duten paraje horretan aurki daitekeenaren berri zehatza ematen da hurrengo lerrootan.

Laponia: bizimodu latz eta gotorreko lurraldea

1991/12/01 Mujika, Alfontso -

Denboraren hasieran Jainkoak bi anaia munduratu zituen eta giro epel eta gozoko lurralde menditsua eman zien bizitzeko. Halako batean elurte bortitz batek lurralde hura astindu zuen eta bi anaiak elurpean hiltzeko zorian egon ziren. Bata, babestearren, harpe batean gorde zen. Bestea aire zabalean geratu eta elur-ekaitzari aurre egin zion. Atertu ostean biak onik zeuden. Ekaitzari aurre egin zionak munduko lurralderik hotzena hautatu zuen bizitzeko: laponiar guztien aita izan zen. Bestea hegoalderantz abiatu zen: gainerako gizaki guztien aita izan zen.

Gauaren aurkako borroka (eta III)

1991/02/01 Mujika, Alfontso -
Aurreko artikuluan, XIX. mendearen azken laurdenean gelditu ginen. Geroztik argiztapen elektrikoaren aroa hasi zen; gure egunetara arte iritsi dena hain …

Gauaren aurkako borroka (II)

1990/12/01 Mujika, Alfontso -

40. alean esandakoa llabur-llabur bildu nahi izanez gero, hauxe esan liteke: gizakiak sua egiteko modua aurkitu zuenean, orain berrogei bat mila urte, gauari eta iluntasunari aurre egiteko modua aurkitu zuen. Hori gertatu zenetik eta XVIII. mendera arte, erregai solido eta likidoak erabili dira —olioa, argizagia, petrolioa, bilgorra—; urteak eta mendeak igaro ahala, erregai horiek findu egin dira eta errekuntza ere hobetu, baina ezin esan daiteke arlo honetan urte guzti horietan aurrerapen ikaragarriak gertatu direnik; lorpen teknologiko txikiak baizik.

Gauaren aurkako borroka (I)

1990/10/01 Mujika, Alfontso -

Gauak, iluntasunak, betidanik beldurtu izan du gizakia. Gauak gauzakien irudia desagerterazten duenean, geure buruan dugun konfidantza urtu eta segurtasunik eza nagusitzen da; geure inguruko errealitatea hautemateko dugun sentimenik zorrotzena, ikusmena, baliogabetu, ezereztu egiten bait zaigu.

Landareen argiztapen artifiziala

1990/01/01 Mujika, Alfontso -

Egun, goi-mailako berotegietan landareen garapena gidatzen duten faktore guztiak kontrolatu eta erabili egiten dira. Faktore horietako bat argiztapena dugu.

Fotosintesirako argiztapena

Argiztapen fotoperiodikoa

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila