Hubble teleskopioari lehiakidea agertu zaio Lurrean. Teknologiaren aurrerapenari esker, VLTk, Lurreko teleskopio-multzorik handienak, espazioan balego bezain aratz ikusten du orain.
1972an Erromako Klubak iragarri zuen petrolioa laster agortuko zela, eta 1970eko hamarkadan zabaldu zen usteak zioenez, gutxi gorabehera 2025. urterako ez zen ia petroliorik izango. Usteak erdiak ustel, gaur egun badakigu 2025. urtean petrolioa izango dugula oraindik. Noiz arte baina? HIDROKARBUROAK GAS NATURALA
Goiko horren lehen partea joko olinpikoetako leloa da: gorago, arinago eta indartsuago. Eta lelo hori bere egin dute espazioko esplorazioaren arduradunek. Baina laugarren atala erantsi diote: 'merkeago'. Eta bosgarrena ere bai: 'seguruago'.
Azken belaunaldiko sateliteek erabiltzen duten teledetekzio-tresneria berriari esker, urakanetako goialdeetako hodeien azpian zer gertatzen ari den jakin daiteke orain.
Informatikak, eta informazioaren teknologiak oro har, kontzeptu eta termino berriak barra-barra sortu behar izan ditu ordenagailuetako hardware eta software berriak eta, azkenaldion, Internet bidezko zerbitzu berriak ere izendatzeko. Lasterka ibili beharraren zurrunbiloan sarturik, zenbaitetan, sorturiko termino berriak ez dira behar bezain zehatzak gertatu. Lan lasterra, lan alferra dio esaera zaharrak. Termino horietako batzuk zirela-eta sortu diren komeriak, bai eta horien konponbidea ere, ikusiko ditugu orain.
Ikerlan zentro teknologikoak, 25 urte bete zituela eta, Berrikuntza Teknologikoari buruzko jardunaldia antolatu zuen joan den azaroaren 3an Donostiako Kursaalen. Han, Julio Guzmán Espainiako Gobernu Presidentetzako Zientzia eta Teknologiako Bulegoko aholkulariak Zientzi Ikerketa eta Teknologi Garapen eta Berrikuntzako Plan Nazionala (2000-2003) aurkeztu zuen. Hego Euskal Herrian ikerketan eta garapenean ari diren talde eta enpresen gain (unibertsitateak, zentro teknologikoak, ikerketa-guneak) zuzenean eragingo du plan horrek. Hori dela eta, Planaren nondik norako nagusiak ezagutzearren, Julio Guzmáni hainbat galdera egin dizkiogu.
Eusko Jaurlaritzako Zientzi Politikarako Zuzendari Plan berriari buruz zer iritzi duen galdetu diogu
Energia alternatiboen arloan haize-energia da azken urteotan, bai gure inguruan eta bai munduan, gehien garatu den bidea. "Parke eolikoa" entzun eta haize-sorgailuz landatutako mendilerroa edo zelaia etortzen zaigu gogora. Baina haize-energiaren arloko azken joera edo apustua, Europan behintzat, haize-parkeak itsasoan ezartzea da.
Itsaso zakarreko egun batean olatuak kostaldearen aurka apar eta bitsetan lehertzen ikustea aski da olatuek energia itzela dutela ohartzeko. Zientzialari eta teknologoak aspalditik ari dira energia horretaz baliatu ahal izateko sistemaren bila. Egia esan, orain arte olatuen energia benetan erabiltzen duten bakarrak surflariak dira, baina azken urteotan saioak ugaritzen ari dira eta, oraindik prototipoak baino ez badira ere, errentagarritasunaren muga gero eta hurbilago dago.