Mendiburu, Joana

Mendiburu, Joana

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Errepideen labirintoa

2003/07/01 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Eguraldi beroarekin eta opor-usainarekin batera hasten dira zehazten askoren bidaiak. Munduko zein txoko edo herrialde bisitatu erabakitzea izaten da lehen eginbeharra. Jarraian, herrialde horretako mapak hartu eta ibilbidea zehazten joaten gara; bide batez, aste batzuk lehenago, bidaia etxean bertan hasten dugu horrela.

Zientzia eta teknikarako euskara zuzena

2003/01/01 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Zientzia eta Teknikarako Euskara. Zenbait hizkuntza-baliabide liburu mardula azaroaren hasieran kaleratu zuten Martxel Ensunza, Jose Ramon Etxebarria eta Jazinto Iturbek, UEUren eskutik. Liburuari buruzko bi hitz egiteko asmoz, Jose Ramon Etxebarriarekin elkartu gara; egindako lanagatik batzuek eta besteek zorionak emanez bidalitako eskutitzak irakurtzen ari zela harrapatu dugu.

Tabelt PCa ordenagailu eramangarrien ordezkari

2003/01/01 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Mugikortasunaren zerbitzura, Microsoft-ek apunteak hartzeko liburuxka baten antza duen Tablet PCa merkaturatu du. Tablet PCaren elementurik erakargarriena teklatua ordezkatzen duen boligrafo berezia da, eta eraginkortasunaren gakoa, berriz, Microsoft-ek espreski garatu duen Windows XP sistema eragilea.

Emakumezkoen esku-hartzea zientzian

2002/12/01 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Zientziaren historian emakumezkoen ekarpenak eta emakumezko zientzialariei buruzko informazioa topatzeko, arakatu beharra dago. Egoera, gainera, uste baino gutxiago aldatu da eta, oraindik ere, diskriminazioa zientzia-arloko ibilbide profesionalen ezaugarri bat dela diote gaiari buruzko datu estatistikoek.

Javier Gorosabel: "Urtebeteko baimena dugu Hubble teleskopioa erabiltzeko"

2002/11/01 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Javier Gorosabel eibartar astrofisikariak gamma izpien eztandak ikertzen ditu. Zehaztasun handia, ordutegi aldrebesa eta bidaia asko egitea eskatzen duen lana da. Hala ere, pasioz beterik egiten duela ere nabari zaio hitz egiteko moduagatik. Munduko teleskopio onenak erabiltzen dituzte lan horretarako; aurki, Hubble teleskopioa.

Material egokiaren bila

2002/11/01 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Eraikinaren barne- eta kanpo-egituren lehen zirriborroak egin eta hurrengo lana ideia gauzatzeko material egokiaren bila hastea da. Horretarako, materialen ezaugarri nagusiak ezagutzea bezain garrantzitsua da lehentasunak finkatzea.

Ardoa, jakintzaren eta orekaren fruitua

2002/10/01 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Ardoa deskribatzeko hiztegi zabala da ardogintzaren konplexutasunaren adierazgarri. Baina ardo-mota horien guztien ekoizpena ez da sekula kasualitatean oinarritzen. Ardogintzan faktore askok eragiten badute ere, profesionalek ongi dakite zerk, noiz eta nola eragiten dion ardoari. Beste kontu bat da, hala ere, faktore horietatik guztietatik zenbat dauden beren esku.

Udako ikuskizun koloretsua

2002/07/01 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Euskal Herriko auzo eta herriak festa-giroan murgildu dira. Musikaz, dantzaz, mozorroz eta era guztietako ikuskizunez alaituko dira egunak, eta, gaua heltzean, su artifizialen ikuskizunak kolore biziz argituko du zerua.

Euskal Herriko kostaldeko hainbat espezie mehatxupean

2002/07/01 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Orobengoa, Olatz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Desagertzeko arriskuan dauden espezieak asko dira, baina normalean urrutikoak direla pentsatzen da. Horrela, gizakiaren jarduerek eragindako ondorio horiek tamalgarriak direla onartu arren, ez da erruduntasun-izpirik sentitzen. Baina uste hori okerra da, eta Bizkaiko Golkoan bertan dozenaka espezie mehatxatu daude.

Jende gutxi zientziaren kalean

2002/06/01 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Interesatzen zaizkizu zientzia-gaiak? Ulertzen dituzu? Nondik jasotzen duzu zientzia-gaiei buruzko informazioa? Gizarteak zientzialarien lana kontrolatu behar du? Eta ba al dakizu zer dioten horri guztiari buruz europarrek?

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila