Mendiburu, Joana

Mendiburu, Joana

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Einsteinen berri euskaraz, 1923an

2001/09/01 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Ikerketa zientifiko andanaren berri ematen da aldizkari espezializatuetan, egunkarietan, Interneten... Bakoitzak bere jakinduria eta jakin-minaren arabera hautatzen du informazio-iturria, baita hizkuntza ere. Gaur egun, zientzialarien hizkuntza ingelesa izan arren, gai orokorrak edozein hizkuntzatan daude eskuragarri. Baina kontuak oso bestelakoak ziren XX. mendearen hasieran, eta horren adibide da eskuartean dugun 1923ko artikulua.

J. M. Rodriguez Ibabe: "gure lanarekin ikerketa-arlo berriak ireki dira"

2001/07/01 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Ekainaren 19an jaso zuen Londresen Donostiako CEIT zentro teknologikoko ikertzaile-talde batek Erresuma Batuko Materialen Institutuak ematen duen Vanadium Award edo Banadioaren Saria. Saria jaso duten Carlos Garcia, Beatriz Lopez eta Jose Maria Rodriguez Ibabe ikertzaileen arabera, beren ekarpenak altzairu-mota batzuk hobetzeko eta ikerketa-arlo eta erabilera-esparruak zabaltzeko bidea emango du.

Gune babestuak Euskal Herrian

2001/06/01 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Euskal Herrian 1980ko hamarkadan hasi ziren gune babestuak izendatzen eta, jadanik, gatazkak eta zailtasunak gaindituz, era guztietako guneak aurki daitezke. …

Izokinak Sarrakarian gora

2001/04/01 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Zuhaitzen adarretatik plastiko zikinak dingilizka, goiko enpresa ur zikinak jaurtitzen, bidoi herdoildua eta zementuzko ibaiertzak. Horra, hor, Euskal Herriko ibai askoren egoera penagarria. Zorionez, hala ere, batzuetan behintzat bertako arrainak aurkitzen dira. Azken hogei urteetan, Urdazurin sortu eta Donibane-Lohizunen itsasoratzen den Sarrakaria ibaian, adibidez, aitzindari izango den izokin-populazioaren dinamikari buruzko lana osatzen ari dira.

Izokina jaio eta hil erreka berean

2001/04/01
Izokina, salmonidae familiako arrain migratzaile eder eta preziatua da. Berezitasun nabarmena itsasoan bidaia luzea egin ondoren, ugaldu eta hiltzeko jatorrizko …

Meteorologiarako oinarrizko datuak

2001/03/01
Presio atmosferikoa barometroekin neurtzen da. Itsas mailan 950 eta 1.050 milibar artekoa izaten da, eta behe-presioko eremuak edo depresioak eta …

Giro ona ala txarra? Hori da galdera

2001/03/01 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Martxoaren 23an ospatzen da urtero meteorologiaren eguna, 1873. urteko egun horretan sortu baitzen Meteorologiaren Nazioarteko Erakundea (MNE). Ospakizun hori ez da aitzakia txarra meteorologiaren garrantziaz jabetu eta eguraldiaren iragarpenak egiteko erabiltzen diren metodoak eta materialak ezagutzeko. Meteorologia ikuspuntu desberdinetatik aztertu behar den gaia da, historia luzea duen zientzia izateaz gain, jarduera anitz baldintzatzen baititu. Gainera, eguraldiak mugarik ezagutzen ez duenez, meteorologoek mundu mailako ikuspegiarekin lan egin behar dute, baina beren lan-esparruko ezaugarriak ahaztu gabe. Hori guztia bateratzea beharrezkoa da. Horren erakusle da Miarritzen dagoen Météo France-n estazio meteorologikoa. Aldi berean eredu matematikoekin eta material automatikoekin egiten dute lan, baina adituek urteetako lanari esker ikasitakoa sekula baztertu gabe.

CERN: Europako partikulen fisikaren ikerketa

2001/02/01 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Gizakiaren jakin-mina mugagabea da. Biziaren jatorria eta eboluzioa ezagutzeko irrika du, eta galdera horien erantzunak erlijioan, filosofian eta berrikiago zientzian aurkitu nahian dabil. Jakin-min horren erakusle dira egunero agertzen diren edozein gairi buruzko ikerketen emaitzak. Hala ere, gaurkoan, bestetan ez bezala, aipamen berezia merezi duen berria ez da ikerketa-arlo bakarrera mugatzen eta ez dator Estatu Batuetatik. Izan ere, Europako ikerketan garrantzi aparta izan duen CERNeko LEP partikula-azeleragailua azaroaren 2an itxi egin zuten. Gertakizun horrek benetan zeresan handia sortu du eta ez da gutxiagorako, alde batetik, hamaika urteko jarduera ikerketa askoren oinarria izan delako, eta bestalde, Europako zientziaren ikurra izan delako.

Gure osasuna informatika eta roboten esku

2001/01/01 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Medikuntzaren historia luze eta zabala da eta, funtsean beste arlo guztiek bezala, aldaketa asko jasan ditu. Erradiografia (1896), kardiograma (1901), laserra (1960) eta ekografia (1970), besteak beste, aurrerapen garrantzitsuak izan ziren. Ezbairik gabe, oraindik ere, teknologia horiek duten erabilera handia garrantzia horren erakusle da.

Galileo Galilei, XVII. mendeko jakintsua

2001/01/01 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Iaz, hilero-hilero zientziaren mendearen nolabaiteko errepasoa izan zenuen irakurgai. Hamarkadaka bilduta, orrialde hauetan XX. mendeak eman zituen gertakari garrantzitsuenetariko batzuk jaso ziren. Esperientzia polita izan zen, baina askotan –kontatu beharrekoak asko zirenez eta tokirik ez zegoenez– gaien inguruko azalpenak motz samar geratzen ziren. Horregatik, aurten, berriro ere zientziaren eta teknologiaren historia irakurgai izango duzu orrialde hauetan. Hilaren erreferentzia kontuan hartuta, historian barrena joanda, hona hurbilduko dira gertaera, bitxikeria edoeta pertsonairik garrantzitsuenak. On dagizula!

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila