Intxaurra guztiz osasuntsua da, eta, hori dela eta, astean hiruzpalau aldiz jatea gomendatzen da.
Nerabezaroa garapen fisiko, kognitibo eta sozialaren aroa da. Haurtzaroko haziera fisiko uniformearen ondoren, haziera hori erabat azkartzen da eta hori da, hain zuzen, nerabezaroaren ezaugarrietako bat. Horrek behar nutrizionalak egokitzea eskatzen du.
Janariei gehitu ohi zaizkien substantzia eztabaidagarri hauek kezka ugari sortu ohi dute kontsumitzaileengan; hori dela eta, gaur horiei buruzko azalpen batzuk eman eta gauzak argitzen lagundu nahi genuke.
Lehenengo urtea betetzetik pubertarora doan aldia oso lasaia da haziera fisikoari dagokionean, edoskitze-garaian eta nerabezaroan gertatzen diren aldaketa deigarriekin alderatzen badugu.
Gosariari, eguneko lehen otorduari, ez zaio behar adinako garrantzirik ematen. Askotan, ohean azken minutuak gozatu ondoren, korrika eta presaka ibili ohi gara eta, ondorioz, abian jartzeko behar dituen osagaiak eskuratu gabe hasten da gorputza funtzionamenduan. Hori ekiditeko, merkatuan badira gosariko zerealen izenean saltzen diren hainbat kaxa, abantaila ugarirekin.
Gaur egun asko hitz egiten da zenbait substantzia eta janariren ahalmen antioxidatzaileaz, baina, lehenik, garrantzitsua litzateke honako hau argitzea: zergatik da funtzio hori hain garrantzitsua gure gorputzean?
Zainzuria Afrikatik eta Ekialdetik etorritako landarea da.
Duela 6000 urte baino gehiago lantzen zuten egiptoarrek, eta horien bidez iritsi zen Greziara eta Erromara. Gaur egun mundu guztian da ezaguna, baina ekoizlerik garrantzitsuenak Alemania, Frantzia eta Italia dira. Batez ere udaberrian eta uda-hasieran hazten dira, eta 30 cm inguru dutenean biltzen dira.
Aurreko alean esan bezala, haur jaioberriaren lehenengo hilabeteetarako elikagai egokiena amaren esnea da, edo amaren esnearen antzeko ezaugarriak dituen beste esne bat. Baina bizitzaren lehenengo hiruzpalau hilabeteetan umearen elikagai-beharrak asetzeko esnea nahikoa den arren, laugarren hilabetetik aurrera janari gehiago sartzen hastea gomendatzen da haurraren behar energetiko eta nutritibo berriak asetzeko.
Osasun ezin hobea, hazkuntza egokia eta errendimendu fisiko eta intelektual onena lortzeko, ezinbestekoa da ondo elikatzea, eta elikagai kantitate egokia eskuratzeak bizitzako beste etapetan baino garrantzi handiagoa du haurtzaroan. Gorputzaren tamaina kontuan hartuta, elikagaien beharra askoz handiagoa da garai horretan; desorekaren ondorioak larriagoak izan daitezke, hazte- eta formazio-prozesuan dauden organismo heldugabeak direlako.