Etxetik batere mugitu gabe, informatikari euskaldunen komeriez berba egiteko solaskide aproposa aurkitzea ez da batere zaila izan. Elhuyar Kultur Elkartean urte franko daramatzagu arlo liluragarri honetan lanean, urte hauetan guztietan gure izenaz kaleratu diren hamaika produktuak lekuko. Alabaina, irakurle, produktu horiek egindako lanaren azken islada baino ez dira; urratu gabe zegoen soroan lan itzela egin behar izan baita emankorra izan dadin. Eta horretan, Elhuyarrek ere izan du bere egitekoa. Taldeko kideek, noski, UEUko Informatika Sailak Donostian antolatu dituen Topaketetan parte hartuko dute. Bertara joan baino lehen, hauxe kontatu digu Pili Lizaso lankideak.
Tiro zeiharraren simulazioari heldu diogu oraingoan. Dakigunez, horizontalarekiko a angeluaz eta abiaduraz botatako proiektilaren higidura dugu tiro zeiharraren adibideetako bat.
Ale honetako programan, higidura uniformearen simulazioa egin nahi izan dugu eta horretarako zenbait test psikoteknikotan ipintzen duten proba aukeratu dugu adibide gisa.
Honez gero oporrak bukaeran izango dituzue gehienok eta jolas eta entretenigarriak alde batera utzi, neurri batean. Ale honetan eskaintzen dizuegun programaren helburua zenbakien idazkera lantzea da. Nahikoa sinplea da erabilpenaren aldetik, baina horrek ez du esan nahi erabilgarria ez denik.
Urteroko ohiturari jarraituz udako alean, ezaguna izango duzuen URKATUA jokoa argitaratuko dugu.
Jadanik ohartuko zinen, irakurle, programatu nahi dutenei edo Basic lengoaiaren trikimailuak hobeto ezagutu nahi dituztenei zuzendutako artikuluak idazten direla atal honetan. Hori da gure asmoa behintzat.
Ekin diezaiogun bada, ale honetan argitaratzen dugun programaren muina azaltzeari.