Irazabalbeitia, Inaki

Irazabalbeitia, Inaki

kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea Elhuyar Fundazioa

Ardoa edanda...

1993/04/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea

“Ardoa edanda mozkortzen naiz” hitzekin hasten da herri-kanta ezagun bat eta ardoa edanda, hain zuzen, arazoak izaten dituzte auto-gidari askok gure artean alkoholemi kontrolak direla eta. Brasilen aitzitik, alkoholak, etanolak hain justu, automobilen motoreak poztu egiten ditu.

Smoga: ke-lainoa

1993/03/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea

Sherlock Holmes-en menturak laino trinko eta zeharkaezinik barik imajinatzea zaila gertatuko zaizue zuetako gehienei. Laino horrek menturen misterioa areagotzeaz landa, lantzean behin erretzen zuen opioa bezain beharrezkoa zuen Sherlock-ek hiltzaile eta gaizkileak nortzuk ziren antzeman ahal izateko. Hiltzaile ezkutua zen smoga ordea, eta 1952.eko abenduan bere hortz zorrotzak erakutsi zituen.

Aizu! Aizu!

1993/01/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea
Horixe, zarata, da ezein zibilizazio garaturen ezaugarririk nabarmenena eta ez pentsa gure hirietako automobilei eta bestelako ifernuko makinei dariena soilik …

Txikia ederra da

1992/11/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea

Hamar, bederatzi, zortzi... hiru, bi, bat, zero! Dardar eta zalapartaka, itzelezko kohetetzarra ke-hodei trinkoen erdian gorantz hasi da. Lurrutzi du, astiro hasieran, azkarrago gero eta ziztu bizian azkenik, horizonte urdinean galdu delarik ... Ilargirako bidean doa Apolo XI, Saturno V jaurtigailu boteretsuak bultzata. Irudi gogoangarri hori gutariko askok, adin batetik gorakook batez ere, gogoan daukagu eta betirako izango dugu segurki. Alabaina, giza teknologiaren harrokeria puztu duten trastetzar indartsu eta erraldoi horiek iraganeko oroimen izan daitezke aurrerantzean.

Galestik Euskal Herrira

1992/07/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea
Maiatzaren hasieran Iolo ap Gwynn biologo galestarra izan genuen gure artean. Bisitaren helburua Euskal Herriko hizkuntz normalizazioa zientziaren ikuspegitik zein …

Motibo bat nigana dago etorria...

1992/05/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea

Horrelaxe hasten dira Bizkaiko txerriaren bertso ezagunak, eta egia esan, ez nituen gogoan martxo hasierako goiz fresko batean Urkiarantz abiatu ginenean. Erreka-lainoak Oriaren inguruak betetzen zituen eta eguzki goiztiarraren izpiak hark iragazi eta leunduta iristen ziren guganaino.

Etorkizuneko energi iturriak

1991/11/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea

Jende arruntari 1973.eko energi krisiaren eragilea zein izan zen galdetuz gero, petrolio-prezioen ustegabeko igoerak sorterazi zuela dateke erantzunik zabalduena seguruenik. Sakonagoko beste arrazoi batzuek eragin zuten energi krisia.

Energia berriztagarriak

1991/11/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea

Jatorri biologikoko energiak edo bioenergiak etorkizuneko energi hornikuntzari ekarpen txikia egin diezaoikeela pentsa dezake batek baino gehiagok. Ez da horrela ordea eta zenbait kasu eta egoeratan lehen mailako ekarpena egin dezake.

Energia berriztaezinak

1991/11/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea

Energia berriztaezinen atal honetan, energia fosilak eta energia nuklearra dauzkagu.

Pedro Migel Etxenike, fisikari bat kimikarien erreinuan

1991/02/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea

Pedro Migel Etxenike fisikari nafarra berri izan da azken hilabeteotan; American Physical Society delakoaren fellow (bazkide) izendatu bait dute. Ohore handia da hori munduko fisikari guztientzat eta horren aitzakian elkarrizketa hau burutzea erabaki genuen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila