Arturo Elosegi Irurtia

Arturo Elosegi Irurtia

Ekologiako katedraduna Zientzia eta Teknologia Fakultatea. EHU

Giza klonazioaren alde

1999/01/01
Ez dakit milurtekoaren amaieragatik ote den, baina gero eta profeta gehiagok munduaren akabera iragartzen digu. Estiloak aldatu dira: profeta berriek …

Tundra: bizia hotz-hotzean

1998/10/01 Arturo Elosegi Irurtia - Ekologiako katedraduna

Munduaren muturrean, gauerdi eguzkitsu eta eguerdi izartuen pean, aurora borealaren erresuman, zuhaitzik gabeko eremu amaigabeak zabaltzen dira, udan dena zoikatz eta istil, neguan dena antzigar, elur eta horma. Izadiko eskualde jendegabeena den honetan neguek, isil eta zuri, bukaezinak dirudite, natura hilda bailegoen. Udaberriarekin —gurearen antzik gabeko sasoi fresko eta laburrarekin—, ordea, eroaldia iristen da bizidun guztiak negu hurbilak eraso baino lehen ugaltzeko deman murgilduta. Bizia hotz hotzean doaneko eremu honek tundra du izena.

Euskal Herriko ibaien eraldaketa historian zehar

1997/06/01 Arturo Elosegi Irurtia - Ekologiako katedraduna

Gure ibai eta errekak aspalditik eraldatuak izan dira, menderen mendetan iraun duen prozesuan. Izan ere, jendeak betidanik ibaiekin maitasun- eta gorroto-erlazioa izan du; batetik, ibaiek eskainitako baliabide asko (ura, arrantza, lur joriak...) garrantzitsuak zaizkio, baina, bestetik, haien “egosgogorkeria” (haran hondoetatik ibiltzea, aldizka nekazaritza-lur hoberenak urperatzea, ubidea etengabe aldatzea) kontrolatzen saiatu da, horrexek baliabide horietako asko galtzea zekarrela ohartu gabe. Ibaiek arroetako ezaugarriak isladatzen dituzte eta, beraz, paisajearen modelatzaile ezezik, paisajearen eraldaketen lekuko ere badira. Ikus dezagun azken milaka urtetako gizartearen eraldaketak nola eragin duen Euskal Herriko paisajean eta, ondorioz, ibaietan, beti ere kontuan hartuz gure lurraldeko dibertsitate fisiko eta politiko handiak oso ondorio desberdinak ekarri dituela lekutik lekura.

Euri-oihan tropikala, bizitzaren oparotasuna (eta II)

1996/02/01 Arturo Elosegi Irurtia - Ekologiako katedraduna

Aurreko artikuluan, oihan tropikalak zer diren, eta nola sailkatzen diren ikusi genuen, eta oso aberatsak direla. Baina ekosistema bat ulertzeko, ezin gara bere egituraren deskribapenarekin konformatu; ezinbestekoa da bere funtzionamendua eta dinamika aztertzea.

Euri-oihan tropikala bizitzaren oparotasuna (I)

1996/01/01 Arturo Elosegi Irurtia - Ekologiako katedraduna

Garai bateko naturalista esploratzaileek berebiziko istorioak kontatzen zituzten tropiko hezeei buruz, hango oihanen oparotasunaz txundituta. Izan ere, euri-oihan tropikalez landa, ekosistema gutxi dago norbera txiki eta galdu sentiaraz dezakeenik. Zuhaitz erraldoiek zerua bistatik ezkutatzen digutelarik, oihanpeko iluntasun heze eta epelean, mundu misteriotsua agertzen zaigu: han-hemenka, enborrean loreak dituzten zuhaitzak; aihenak eta landare igokariak nonahi; adaburutan hozituta, sustraiak lurreraino bota eta zuhaitzak itotzen dituzten pikondoak; adar zaharretan hazten diren bromeliek metatu uretan apaburu eta igelak; inon diren orkideo ikusgarrienak, eta horien itxura osoa duten marisorginak; urtean zehar kolore guztietako loreak, baita beltzak ere; eta milaka hots identifikaezin.

Ibaiak, estoldak ala ekosistema biziak?

1995/01/01 Arturo Elosegi Irurtia - Ekologiako katedraduna

Erreka-ibaiak betidanik, gure zibilizazioaren hondakin guztiak urrutiratzeko estolda moduan erabili izan dira; eta egia esan, lan horretarako gaitasun aparta dute ekosistema hauek. Azkenaldi honetan, hala ere, gero eta nabarmenago ari da geratzen hondakinak nora urrutiratu ez egotea; gizakiak mundu osoa gero eta gehiago estaltzen baitu. Era berean, estolderi funtzioaz gain ibaiek izan dezaketen beste hainbat funtzioz, berauek erabiltzeko gaitasuna galtzen denean baino ez gara ohartzen.

Ibaiak, bizitza urlasterretan

1994/12/01 Arturo Elosegi Irurtia - Ekologiako katedraduna

Ibaiak ekosistema ezegonkorrak dira: ur-korronteak bertako biztanleak etengabe beherantz bultzatzen ditu, emariaren gora-beherek garraiatu egiten ditu, ur-kalitatearen aldaketak bizimodua aldarazi egiten diete... Horrelako baldintzetan iraun ahal izateko oso moldamen berezia behar da. Landareak Ornogabeak Ornodunak Ibaien zonaketa

Ibaiak, lehorraldearen giltzurrunak

1994/11/01 Arturo Elosegi Irurtia - Ekologiako katedraduna

"Urak ez du izenik; errekak pasatzen den lekuko izena du". Esaera zahar honek egia ekologiko garrantzitsua azaltzen du: errekak bere arroaren ezaugarriak isladatzen ditu, eremu desberdinak zeharkatzean etengabe aldatuz doalarik.

TAIGA: munduko oihanik zabalena

1994/03/01 Arturo Elosegi Irurtia - Ekologiako katedraduna

Ipar Hemisferioko latitude altuetan, negu luze eta gogorretako eskualdean, izei, pinu eta urkiz osatutako oihan boreal amaigabeak monotonia bortitza sortzen du bidaiariaren baitan. Egunak joan, egunak etorri, oihanak dena inguratzen du, ikuskortasuna murriztuz, mugikortasuna eragotziz, itolarria sortarazi arte.

Pirinioetako iboi edo lakuen ekologia

1993/12/01 Arturo Elosegi Irurtia - Ekologiako katedraduna

Munduko goimendi gehienetan bezalaxe, Pirinioetako paisajearen ezaugarri nabarmenetariko bat lakuak edo iboiak dira. Mendikatea honetan, hain zuzen, 1.000 lakutik gora daude (kolore, forma eta ur-mota desberdinetakoak) ezaugarri hauek iboien propietate fisiko eta biologiko garrantzitsuak isladatzen dituztelarik. Limnologia ur-masa kontinentalen (erreka, ibai, laku, idoi, istil, zoikaztegi, eta abar luze baten) ekologia aztertzeaz arduratzen den zientzia da, eta oraindik iboiak erabat ikertuta ez badaude ere, ikus dezagun sistema hauen ezaugarri nagusiak zeintzuk diren.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila