Iraupena kolokan dauka Pirinioetako hartzak. Gizakiarekin batera hainbeste urte eman ondoren, desagertu egingo da, ezer egiten ez bada. Zer nahi dugu, iraganeko piztiatzat hartu edo salbatu? Zaila dirudi hartza salbatzea; dena dela, adituen arabera, oraindik egin daiteke.
Nekane eta Ramon bizikletan jaistera animatu ziren. Heriotzaren Ibarraren behealderaino 1.500 m inguruko desnibela eta 40 km-ko basamortua zituzten. Aldapan behera ziztu batean jaitsita ere, ordea, txirrindulariek bero kiskalgarria besterik ez zuten nabaritu. Pedalei behin bakarrik ere eragin gabe behera iritsi zirenean, ezusteko latza hartu zuten: guztiz deshidratatuta zeuden.
Ia oharkabean urteko egunik motzenetan eta gaurik luzeenetan murgildu gara. Tarteka, eguzkia ikusten dugu, baina garaiotan alfer antza dabilenez, gora igotzen hasi orduko, eta berotasun handirik igorri aurretik, beherantz egiten du ziztu batean.
Udazkeneko arrats goibela. Urre eta erdoi koloreko hostoak eramanez, hego haizea zuhaitzak pixkanaka biluzten ari da. Gau luze eta freskoen ondoren hegazti-andanak hegoalderantz ihesi ikusirik, negua uste baino hurbilago ez ote dagoen pentsatzen hasiak gara.
Akabo uda (bai motza egin zaigula!). Herrietako festak bukatu, giroa freskatzen hasi eta kandela sudurrera itzultzearekin batera, udazkenean sartu garela ohartuko gara. Ibaiak motel, gogorik ez balute bezala, eta gogo gutxi samarrez, halaber, umeak eskolara. Izenak adierazten duen bezala, ira edo garoa egiten den hilabetea dugu hau eta dagoeneko kolore gorri-gorria du. Belarraren koloreak ere, bere onenak emanda dagoela erakusten du eta mendiari zahartzaroa iritsi zaiola dirudi.
Kuku! Kuku! Azken urteotan kukuaren lehen kantuak pezetarik gabe harrapatu nauenez, eta urtean zehar ere antzera ibili naizenez, euskal kondaira zaharra sinisten hastekotan naiz ia. Dena dela, kondairak alde batera utzita, kukuaren kantu ospetsuak neguko geldialdiaren ondoren udaberrian gaudela gogorarazten digu. Bizitzaren oparotasunaren garaia da hau eta Euskal Herriko bazterrak, lorez beteta, ezin politago daude. Artzainak berriz, Gorbeia, Aitzgorri, Aralar, Urbasa eta Pirinioak aldeko gainei begira ditugu, elurra noiz desagertuko zain. Izan ere, eguraldiak laguntzen badie, hilabetearen bukaera aldera edo, euren aziendak hartu eta goiko larreetara abiatuko dira.