Nor dira matematikaren historiako bost pertsonaiarik handienak? Adituei galdetu, eta baliteke adostasunik ez egotea ordenan, baina izen batzuk zerrenda guztietan agertuko dira. Horietako bat, zalantzarik gabe, Leonhard Euler da. Joan den apirilaren 15ean bete ziren 300 urte Euleren jaiotzatik, eta izan dira mundu zientifikoan eta haren jaioterrian zenbait ospakizun mendeurrena gogoratzeko. Hala ere, ez zenuten hedabideetan horren berri aurkituko. Musikarako Bach edo Beethoven izan zirenen neurrikoa izanda ere, oso ezezagun da Euler mundu zientifikotik at.
Laugarren aldiz eman dute Abel saria aurten, matematikari batek irabaz dezakeen munduko sari nagusia. Lennart Carleson suediarra izan da saritua, analisi matematikoaren arloan ondo irabazitako ospea zuen matematikaria. Problema zailei heldu eta ebazteko izan duen indarra azpimarratu du epaimahaiak, eta bereziki arlo bitan utzi duen arrastoa: Fourieren serieen teorian eta sistema dinamikoetan.
Zenbat balio du? Zenbat dugu? Zenbat irabazten duzu? Diruaz ari garela, zenbakiak ezinbestean agertzen zaizkigu eta batzuentzat kontuak egitea (diru-kontuak, alegia) matematikarien lehenengo eginkizuna delakoan nago. Baina kontabilitatea beste batzuen esku utzita ere, finantza-arazoetan badu Matematikak zeregin eta zeresana eta ez da lau erregelekin konpontzen den auzia.
Giza gorputzaren barrualdea ikustea laguntza handia da medikuarentzat. Ahal dela gaixoaren gorputza ireki gabe egitea izango litzateke onena, gainera. Horregatik oso garrantzitsuak izan dira gorputz barruko irudiak lortzeko garatu diren teknikak. Horietako bat, ordenagailu bidezko tomografia axiala deitzen da, OTA labur esanda, edo eskanerra, gehienetan esaten den moduan. Hogeita hamar urte bete barik dituen teknika honen oinarrian Matematika dago.
Matematikarien Nazioarteko Kongresua Berlinen ospatu zen joan den abuztuan. Mundu osoko matematikarien topaleku izaten den Kongresuaren sarrera-ekitaldia abuztuaren 18an izan zen eta, ohi denez, bertan eman ziren aditzera Fields sarien irabazleak.
1993ko ekainaren 23an Cambridgeko Unibertsitateko Newton Institutuan, hiru hitzaldiko saioa amaitzen ari zelarik Andrew J. Wiles, Princetongo Unibertsitateko irakasle den matematikari ingelesak hauxe idatzi zuen frogatutako teoremaren ondorio gisa: p zenbaki lehena bada, 2 baino handiagoa, u, v, eta w razionalak badira eta up + vp + wp = 0 bada, orduan uvw = 0.