CAF-Elhuyar sariak banatu ziren urtarrilaren 16an, urtero legez, Lasarteko Txitxardin Beltxa jatetxean. Aurtengoa X. edizioa izan da, eta, dibulgazio-artikuluez gain, urtebete barru argia ikusiko duen liburu bat idazteko beka ere izan da jokoan. Sari berezia Gorka Azkunerentzat
Mars Express eta Mars Exploration Rover misioak Martera bidean dira jada. Batak zein besteak ibilgailuak jarri nahi dituzte Marten sei hilabete barru. Europako Espazio Agentziak sustatutako misioak Beagle 2 marteratuko du eta mugarria izango da Europarentzat, lehenengoz iritsiko baita beste planeta batera. NASAk, berriz, bi ibilgailu pausatuko ditu planeta gorrian. Guztiek uraren aztarnak aurkitu nahi dituzte.
Hondartzatik bueltatu eta oin-zolak beltzak. Prestige madarikatua! Ezin konta ahala kalte eta, zazpi hilabete geroago, galipota oraindik begien bistan. Hondamendia ez den beste asko ere zor diogu, ordea, petrolioari. Mendebaldeko bizimodua, esaterako. Izan ere, europar bakoitzak 1,6 tona petrolio kontsumitzen ditugu urtero. 2000n 11 milioi tona petrolio ekoitzi ziren egunean, gehienak Pertsiar Golkoan, eta, aldiz, ia erdia Europa eta Estatu Batuetako findegietan tratatu zen. Prestige madarikatua...
Biologiaren sekretuak kimikaren hizkuntzan idatzita daude, eta zelulen nukleoetan gordeta. Leku batzuetan zergatik gaixotzen garen azaltzen da, eta beste batzuetan, adibidez, zergatik ditugun begi marroiak edo esku luzeak; bilatzen jakin behar da. Sekretuak DNAk ditu idatzita. Eta duela berrogeita hamar urte aurkitu zuten nola. Helize bikoitza Ingeniaritza genetikoaren hastapenak Genomak aztergai
Deus ere harrapatu ez eta, gainera, hementxe, lapa-belarrak ezin kendu. Ez dakigu George de Mestral ingeniari suitzarrak halako pentsamendurik izan zuen inoiz, baina lapa-belar asko kendu zituen velcroa® asmatu aurretik. Historiak kontatzen du ehizatik bueltan maiz tokatu zitzaiola zakurrari eta bere arropei lapa-belarra kentzea. Halako batean, lapa gogaikarri horietako bat mikroskopioan aztertu eta kako txiki-txikiz josia zegoela ikusi zuen. Eta estrategia bera kremailerari lehia egiteko erabiltzen bazuen?
Joan den abenduaren 27an Eva jaio zela esan ziguten, eta jaioberri hura klonatutako lehen gizakia zela. Eta esan ziguten proba genetikoak egingo zizkiotela eta frogatuko zutela prentsaren aurrean egindako adierazpen haiek egia zirela.
Dendara eraman ordez, saiatu al zara inoiz argazkiak etxean errebelatzen? Zuri-beltzekoekin, tira, baina koloretakoak errebelatzea ez da lan makala. Dozena-erdi bat azpil, beste hainbeste soluzio, erabateko ilunpea... Zoritxarrez, Polaroid etxeak asmatutako metodo berriak ez dizu asko lagunduko, kamera eta pelikula arruntentzat ez baitu balio, baina mundu digitalean aplikazio ugari izan ditzakeela ematen du.
Hamarkada bat igaro da ia zientziaren dibulgazioa saritzeko CAF-Elhuyar sariak sortu zirenetik eta, aurtengo edizioaren emaitzak ikusita, beste hainbeste egingo dituela ematen du. Gazteenak nagusitu dira aurtengo edizioan. Idazle gazteak eta askotariko gaiak. Gainera, jauzi kualitatibo bat ere eman dela nabarmendu zuten epaimahaikideek, zientziaren dibulgazioaz beraz jardun diren lanak ere jaso dituztelako.
Nazioarteko Espazio Estazioa toki paregabea da Lurrari begiratzeko. Hamazazpi leiho daude, horietako bederatzi Lurrari begira, eta ez, kasualitatez. Astronautek, kamera eskuan, egunero bisitatzen dituzte. Begiak gozatzeko, eta ikertzeko.
Voyager espazio-ontzi bikiak duela 25 urte irten ziren Lurretik asmo handiz beteriko proiektu bat bizkarrean zutela. Jupiter eta Saturno esploratu behar zituzten, orduan planeta erraldoiak urruntasunean galdutako zirriborroak besterik ez baitziren. Eginbehar haiek aspaldi bukatu ziren, baina gizakiak inoiz urrunen igorritako ordezkariek oraindik lanean dihardute eguzki-sistemaren mugan.