Ale honetarako bi zientzilari aukeratu ditugu. Beno Gutenberg geologo alemana da bata, duela ehun urte ekainean jaio zelako, eta Arthur Kennelly injineru elektrikoa bestea, ekainaren 18an bera hil zela berrogeitamar urte betetzen direlako.
Kimikari frantses hau, Angers-en (Nantes inguruan) jaio zen 1786.eko abuztuaren 31n. Gaztea zela 1803. urtean Parisera joan eta han Vauquelin maisuaren eskutik ikasteko aukera izan zuen. Bere lehen ikerketak anilari buruz egin zituen, baina fama handia koipeen izaera kimikoaz egindako ikerlanei esker irabazi zuen.
Fisikari aleman hau, Prussian jaio zen Königsberg hirian (orain Sobiet Batasuneko parte da eta Kaliningrad izenez ezagutzen da hiria), 1824.eko martxoaren 12an.
Bakteriologo aleman hau, Hanover inguruko Clausthal-Zellerfeld hirian jaio zen 1843.eko abenduaren 11n.
Artikulu honekin, untzigintzaren inguruko sail honi amaiera emango diogu. "Elhuyar" aldizkarian jaio zen eta "Elhuyar. Zientzia eta Teknika"n bukatzen da. Hamasei kapitulu hauetan Iñaki Azkunek untzigintzaren ikuspegi historiko orokor eta interesgarria eskaini digu.
Poloetako itsasoetara altzairuzko untziak lehen aldiz joan zirenean, zurezkoek baino portaera txarragoa erakutsi zuten. 1928-1930.ean, Byrd jaunaren espedizioa zurezko untzi batek salbatu zuen. Izan ere Eleanor Bolling izenekoa (altzairuzkoa), ez zen gauza izotz-plakatan zehar ibiltzeko.
Ozeanografia, oso zientzia berria da eta itsasoaren azterketaz dihardu. Zientzia hau, mende honetakoa dela esan daiteke gainera. Izan ere XIX. mendearen bukaerarte, itsasoaren azala bakarrik ezagutzen zen.
1955. urteko urtarrilaren 17an, Iparrameriketako Groton (Connectituc) hirian urpekuntzi bat itsasoratu zen goizeko hamaiketan. Urpekuntzia, atoian eraman zuten milia batzuetan Long Island Sound-en pareraino, eta han propultsio atomikoz egindako lehen saiakuntzari hasiera eman zioten.
Bigarren mungu-gerra hasi zenean, munduko merkatal flotaren neurria hirurogeitamar milioi tonaraino iritsia zegoen. Lehen mundu-gerrakoa baino heren bat gehiago zen hura.