Gezur-detektagailua edo poligrafoa egiteko ideia lehen aldiz mendearen hasieran sortu zen eta aparatua bera 50eko hamarkadan egin zen. Harrezkero gero eta fidagarriagoak egin dira eta zenbait Estatutako epaileek gero eta gehiago erabiltzen dituzte.
Orain arte ordenagailuaren bihotza den mikroprozesadorea egiteko silizioa erabili da, baina horrek bere mugak dituelako, molekulak, neuronak eta ADNa ere erabiltzen hasi dira.
Orain arte aldi berean irudia ikusi eta soinua entzuteko tresna erabiliena bideokasetea izan da, hau da, VHS magnetoskopioa. Bertan grabatzen dira telebista-programak (adibidez) eta berari esker ikusi eta entzuten dira gero. Hala ere, DVD (Digital Versatile Disk) sistema aurrea hartzen ari zaio.
Litio eta polimeroz egindako bateriak formaz aluminio-orria bezain malguak dira, baina gaur egungo bateriek baino energia gehiago metatzen dute. Horregatik, automobil elektrikoak behin betiko plazaratzeko falta zen elementua izan daiteke.
Hemendik urte batzuetara gure etxeetako telebista-antenek era digitalean igortzen dituzten telebista-kateak jaso ahal izango dituzte. Orain lurreko (ez sateliteko) sare analogikoa, programak irekian emititzen dituztenena, erabat digital bihurtuko da.
Orain arte gorbatako korapiloa egiteko jendeak lau era erabili izan ditu, baina eredu matematikoaren bidez bi fisikari britainiarrek beste 81 era ere aurkitu dituzte.
"Concorde" hegazkinari esker, korrika eta presaka bizi den hainbat pertsonaren ametsa betetzen da. Izan ere, goizeko hamaiketan
Paristik abiatu eta goiz horretantxe (baina lehenago, bederatziak
laurden gutxitan) New Yorken egon daitezke. Hirurehun eta berrogeita hamar enpresa frantses eta berrehun eta berrogeita hamar enpresa britainiar aritu ziren jo eta ke lanean, eta azkenean, 1969ko martxoaren 2an arratsaldeko laurak bost gutxitan 001 Concorde lehen aldiz aireratu egin zen.
Gaur egun automobilean goazenean normalean FMko irratia pizten dugu albisteak edo musika entzun nahi dugunean, baina askotan bidean goazela interferentziak entzuten ditugu edo gure emisora entzuteari utzi egiten diogu. Oztopo horiek guztiak gainditzen ditu DAB (digital audio broadcasting) edo
irrati digitalak. DAB sisteman hainbat irrati-programa maiztasun berean eta aldi berrean bideratzen dira. Programak digitalizatu egiten dira eta gero konprimatu. Emisoreak txandaka programa bakoitzaren datuak igortzen ditu eta horiei testuari eta irudiei dagozkien datuak eransten zaizkie. Multiplexaketa deitzen diote horri. Datu guztien blokea igortzen da airera. Automobileko irratiak aukeratutako programaren datuak "ezagutu" egiten ditu. Jaso, blokeko datuak bereizi, deskonprimatu eta dekodetu egiten ditu jatorrizko soinua berriz eraikitzeko. "Soinu-datu" ez direnak independente aparte tratatzen dira. Testuak auto irratiko panelera bideratzen dira eta irudiak koloretako pantaila txiki batera.