Alargunsoro, F.

Alargunsoro, F.

Futbola eta doping-a

1995/01/01 Alargunsoro, F. -

Futbolariei, entrenatzaileei, kirol-medikuei eta klubetako arduradunei futboleko dopingaz galdetzen bazaie, erantzuna berdintsua izan ohi da: inoiz ez dute horrelakorik ikusi, inoiz ez dute horrelakorik entzun, futbolean ez dago dopingik eta inoiz ere ez da egon.

Suitza guztirako metroa

1994/07/01 Alargunsoro, F. -

Oraingo martxan Suitzako errepideetako trafikoa dela eta, laster izango dira kolapsotik gertu. Bertako trenbideek ere arazoa neurri batean arin dezakete, baina adituek beste irtenbide bat aztertu dute: Suitzako hiri nagusiak 500 kilometro orduko abiaduraz lotuko dituen lurrazpiko tren “flotagarria”.

Etorkizuneko ordenadorea

1994/04/01 Alargunsoro, F. -

Etorkizuneko ordenadoreak gaur egun dituen eginkizunez gain, beste asko ere izango ditu. Bere baitan bisiofonoa, faxa, etxeko alarma eta beste hainbat funtzio izango du. Erraz erabili ahal izango dira oraingoak baino gutxienez hogei aldiz ahaltsuago izango diren etorkizuneko ordenadoreak.

Altamura-ko aurkikuntza

1994/02/01 Alargunsoro, F. -

Italiako hegoaldean, Puglia-ko muinoetako Altamura herri inguruko leize batean, gizaki baten eskeleto osoa aurkitu dute. Neanderthal gizakia baino lehenagokoa dela diote. “Homo erectus” eta “Homo sapiens neanderthalis”en tartekoa izan daiteke.

Kromosomen sekretuak erabat argituz

1993/11/01 Alargunsoro, F. -

Munduan lehen aldiz, iaz izaki bizidun sinple baten (ogi-legamiaren) kromosoma bat (dituen hamaseietatik hirugarrena) erabat inbentariatu zuten, bere 182 geneak, bakoitzaren funtzio eta guzti, zehaztuz. Beste hamabost kromosomak beren 6.800 gene ingururekin sekuentziatzen dituztenean, legamiaren sekretu guztiak argituta geratuko dira.

Estatorreaktoreak hegazkinetan

1993/10/01 Alargunsoro, F. -

Beren arazo ekonomiko larriak eduki arren, errusiarrek XXI. mendean hegazkin aeroespazialek izango duten motorea probatua dute jadanik: “superrestatorreaktore hipertsonikoa”. Motore horri esker hegazkin aeroespaziala Mach 6-ko abiaduran ibil daiteke, hau da, soinu-abiadura baino sei aldiz handiagoan (7.365,6 km/h-koan), hain zuzen.

Plastikozko motoreak automobiletan

1993/09/01 Alargunsoro, F. -

Iparramerikan eta Britainia Haundian saiakuntza-bankuetan plastikozko motoreak probatu dituzte jadanik. Potentzia berdinean ohizkoen erdia pisatzen dute eta isilagoak dira. Gainera korrosio-arazorik ez dute.

X izpizko laserra

1993/06/01 Alargunsoro, F. -

Gaur egun mota askotako laserrak erabiltzen dira: disko konpaktuak irakurtzeko txikiak, altzairuzko xaflak ebakitzeko potentzia handikoak, eszenategiak argiztatzekoak, etab. Denek ere erradiazio elektromagnetikoa jaurtitzen dute, baina oraindik X izpizko eta gamma izpizko erradiazioz funtzionatzen duen laserrik ez da egin. Dena den, Estatu Batuetan Princentongo laborategietan X izpizko laserraz lehen saioak burutu dituzte.

Gerrikoa Pisako dorrearentzat

1993/05/01 Alargunsoro, F. -

Gero eta gehiago okertzen ari dela eta, azkenean Italiako agintariek Pisako dorre famatuari gerrikoa ipintzea erabaki dute. Kableak ipini dizkiote bueltan hirugarren pisuraino eta badirudi oraingoz ez dela eroriko. Hala ere, behin-betirako erremedioa beste lan batzuk eginda osatu beharko da.

Zinemaskopea telebistan

1991/12/01 Alargunsoro, F. -
Orain arteko telebistetan zinemaskopeko filmeak botatzen dituztenean, irudiaren alboko bi ertzak ez dira ikusten, pantaila karratuegia delako. Bost urte barru, …

Jarrai iezaguzu

Zu idazle

Zientzia aldizkaria

azken alea
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.