Automobilismoan "Bat Formula"ko denboraldia aurtengoz azkenetan da jadanik. Bertako sei piloturi ordea (Alain Prost barne delarik), saiakuntza bereziak egin dizkiete lasterketan zehar jasandako stressa aztertzearren. Horrela gure bizimodu arrunteko tentsioei gorputzak nola erantzuten dien hobeto ezagutu nahi da.
Abioiren batek istripua duenean ondorioak latzak izaten dira, normalean hildakoak ia beti daudelako. Kasu horietan istripua zergatik gertatu den jakin nahi izaten da, eta horretarako kaxa beltza baino argibide hoberik ez dago.
1975. urteaz geroztik EEBBetako Janari- eta Botika-Kontrolerako Bulegoan (Food and Drug Administration) erregistratua dago eta konfigurazio berezidun aparatua dugu goian aipatutako hau; argizko eta entzutezko mekanismoen bidez uhinak sortuz sintomatologia psikosomatikoaren gain eragina bait du.