Gazte gara, gazte

Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren zuzendaria

Nerabezaroa da gizakion bizitzan gertatzen den trantsiziorik garrantzitsuenetakoa: aldaketa fisiologiko, kognitibo, sexual, sozial zein emozional ikaragarrien erdian bilakatzen dira gazteak heldu. Helduok, ordea, batzuetan ez dugu gaitasunik prozesu horri laguntzeko, arazoak ikusteko joera baitugu giza garapenaren berezko ezaugarri den horretan. Hala, giza garunaren garapena hartu dugu abiapuntu nerabezaroari begiratzeko, hor dagoelakoan gakoetako bat. Juan Ignacio Pérez Iglesias Fisiologiako katedradunari eta Naiara Ozamiz Etxebarria Psikologiako doktoreari eskatu diegu laguntza nerabezaroaren zirrikituak miatzeko, bien ikuspegiak elkarren osagarri direlako.

Bestalde, Arantza Aranburu Artano geologoari elkarrizketa egin diogu. Ia 30 urte daramatza Euskal Herriko paisaiaren bilakaera aztertzen eta erregistro geologikoak gordetzen dituen lorratzak interpretatzen. Geologiak bizitzarako perspektiba eman diola aitortu digu. Luze eta sakon hitz egin dugu Aranbururekin, geologiaren ikuspegi hori geuretu nahian.

Eta, zenbaki honetako beste gai askoren artean, ezin aipatu gabe utzi laserrak ere. Potentzia ikaragarrietara ari dira iristen gaur egun laserrak, izarren bihotzean gertatzen denera hurbiltzeraino ia. Salamancan dago adibide bat, CLPU laser-zentro punta-puntakoan. Zer aplikazio iraultzaile ekarriko ditu, oraingo honetan, laserrak?

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.