Aholkularia eta ikertzailea trantsizio hidrikoan eta ura eta saneamendua eskura izateko giza eskubidean
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko funtsak bideratzeko modu nagusia Ekonomia Suspertu eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoak (ESEPE) dira. Plan hori 2021eko apirilaren 27an onetsi zen, eta NextGeneration EU berreskuratze-plan europarra Espainiara ekartzen du. Finantza-arkitektura horren abiapuntuko helburua koronabirus-pandemiaren eragin ekonomiko eta soziala arintzea zen, eta Europako ekonomia eta gizarteak jasangarriagoak eta erresilienteagoak egitea. Egun 11 dira onartutako ESEPEak, eta haietako bost aztertu ditugu Inbertsio publikoak, trantsizio ekofeminista ahultzeko bide berriak txostenean1; zehazki esanda, —ustez— osasunaren, energiaren, nekazaritzako elikagaien, uraren eta zainketen arloei buruzkoak izan ditugu aztergai. XXK, ODG, OMAL eta ESF erakundeek egindako azterketa horren helburua izan da egungo politika ekonomikoei buruzko eztabaidan laguntzea ikuspegi ekofeminista batetik, eta ondorengo hipotesi hau berretsi da: finantziazio publiko izugarriak helburu teknokapitalista du, ez du etorkizun jasangarria bermatzen eta ez die erantzuten gizarte- eta ingurumen-beharrei.
EspainiakoNext Generation planak Europa osorako dituen 750.000 milioi euroetatik, Espainiako estatuan 72.000 milioi inguru inbertituko dira, dirulaguntzen bidez. 2022ko azaroaren 30eko datuen arabera, erkidegoen eskumenen arabera, Hego Euskal Herrian 1.233 M € jaso dira, 838 EAEn eta 395 Nafarroan; finantzatutako proiektuak Next Generation Euskadi-n eta Next Generation Nafarroa-n ikus daitezke.
Hemen ESEPE horietako biren azalpena jaso dugu: nekazaritzako elikagaiena eta uraren zikloaren digitalizazioarena.
1Analisi-txostena eskuragarri dago hemen: https://omal.info/spip.php?article9844 eta https://odg.cat/es/publicacion/los-perte-como-la-inversion-publica-socava-la-transicion-ecofeminista/