Maskaren erabilera COVID-19aren aurrean

Azalpen labur bat, eztabaida luze bati

Zubia, Felix

Medikua

maskaren-erabilera-covid-19aren-aurrean
Arg. USAF
Maskaren erabilera nagusiena ez da gu ez kutsatzea, guk besteak ez kutsatzea baizik. Sintomarik gabeko kasu asko daudela jakinik, erabilgarri izan litezke.
 
Maskarak, eskaintzen duten babes-mailaren arabera, talde ezberdinetan sailkatzen dira. FFP1 maskarak, edo ebakuntza-gelako maskara sinpleak, babes gutxienekoak dira. Gure karkaxa eta listu tanta txikiak ez barreiatzeko balio dute, eta besteak ez kutsatzeko, baina ez gu babesteko. Gu ondo babesteko, FFP2 edo FFP3 maskarak beharko genituzke, askoz zulo txikiagokoak, baina eramateko oso gogorrak direnak, eta garestiagoak. 
 
Etxean egindako maskaren eraginkortasuna oso aldakorra da, euren zuloen arabera. Erabiltzen den materialaren arabera, babesa aldakorra da, baina orokorrean ziurtasun faltsua eskaintzeko arriskua dago. 
 
Behin hau jakinda, maskarak modu orokortuan erabiltzeko estrategiaren eraginkortasuna oso eztabaidagarria da. Batetik, milioika maskara beharko genituzkeelako, euren bizitza laburra delako, eta dakizuenez,  hornidura arazo handiak daude. Eta bestetik, ziurtasun faltsua emateko arriskua dagoelako, eta urruntze neurriak lasaitzekoa eta uztekoa. Neurri eraginkorrena pertsonen arteko distantzia mantentzea da, eta  eskuak eta gainazalak garbitzea. Maskarak erabiltzeak ez luke sekula neurri hauek lasaitzea ekarri behar. 
 
Maskaren erabileraz zein COVID-19arekin lotutako beste zenbait alderdiz gehaigo jakin nahi izanez gero, entzun Euskadi Irratiko "Osasun Etxea" saioko atal hau

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.