EHUko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saileko ikertzailea, eta irakaslea Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean
Nafarroako Unibertsitateko irakaslea eta mikrobiologiako katedraduna eta Salud Global (Osasun Bakarra) liburuaren egileetako bat
Antibiotikoekiko erresistentzia XXI mendeko erronka handienetako bat bihurtu da. Izan ere, antibiotikoek milioika pertsonaren heriotzak eragotzi dituzte, terapian erabiltzen hasi zirenetik. Baina haien erabilera desegokiaren ondorioz, antibiotiko batzuek eraginkorrak izateari utzi diote, bakterioek haiekiko erresistentzia garatu baitute. Arazoa hain da larria, osasun globalarentzako hamar mehatxu nagusienen artean sartu baitu Osasunaren Mundu Erakundeak. Bide batez, agerian utzi du zenbateraino diren elkarren menpeko gizakien, abereen eta ingurumenaren osasunak.
Analisi bana eskatu diegu bi mikrobiologori, egoeraren berri eman dezaten eta irtenbideak proposatu ditzaten, bakoitzari ikuspegi batetik: Miren Basaras Ibarzabali, giza osasunaren aldetik, eta Ignacio López Goñiri, gizakien, abereen eta ingurumenaren arteko elkarrekintza aintzat hartuta.
Elhuyarrek garatutako teknologia