Zuntz optikozko belakia

Itsaso hotzetan belakien eskeletoa aztertzen diharduten bi ikertzaile-talde italiarrek diotenez, Antartikako itsasoaren hondoan milaka zuntz optiko daude.

Itsaso hotzetan belakien eskeletoa aztertzen diharduten bi ikertzaile-talde italiarrek diotenez, Antartikako itsasoaren hondoan milaka zuntz optiko daude. Bi belaki-familia aztertu dituzte; belakietako espikula edo silizezko eztenak batez ere.

Hauek dozenaka zentimetro luzekoak izan daitezke 120 metroko sakoneran egoten den Rossella racovitzæ espeziearenak badira. Laser izpiekin egindako saiakuntzetan ikusi ahal izan denez, espikulek argia belakiaren gorputzeraino bikain eramaten dute.

Gorputzean Ostreobium izeneko alga berde txikia belakiarekin sinbiosian bizi da, baina alga ezin da bizi eguneko argirik gabe, eta argi gehiago izan dezan, belakiak berak nolabaiteko eguzki-kaptadoreak ditu; espikulen muturrean kokaturiko gurutze-formako kozkor txiki batzuk, hain zuzen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila