Zulo beltzak tunelak ote?

Zientzi fikziozko filme eta ipuinetan azaldu izan da atal honen izenburuan agertutako ideia. Besteak beste "Alizia herri zoragarrian" deituriko istorioan Alizia zulo beltz batera erori eta mundu kondentsatuan agertu zen. Orain badirudi ideia hori ez dela hain fikzio.

Zulo beltzak putzu kosmikotzat betidanik hartu izan dira. Putzu hauen hondoan, bere masa infinituraino konprimatutako izar bat zegoela pentsatu izan da, baina orain pil-pilean dauden teoria berrien arabera, zulo beltzak zurgatutako materia ez omen da infinituraino kondentsatzen eta gainera, iturri zuriak sor omen ditzake.

Amos Ori fisikariak "Nature" aldizkarian idatzitako artikulu batean hauxe zioen: zulo beltzetan dagoen materia ez da infinituraino kondentsatzen eta zuloen egoera orokorra definitu ahal izateko lau parametro behar izaten dira: zulo beltzaren masa, bere karga elektrikoa, bere momentu angeluarra eta monopolo magnetikoei dagokiena (azken hau, baldin badago).

Beste fisikari batzuek, Amos Orik aipatutako parametroak landuz, antzeko ondorioak atera dituzte, hau da, zulo beltzek dituzten tuneletan iturri zuriak daude. Zenbait fisikarik dioenez, tunelak ez omen dira egonkorrak, hots, denboraldi jakin batez egoten dira eta denboraldi horretan barneratutako materiak tarteka-marteka ihes egiten du.

Jarrai iezaguzu

Zu idazle

Zientzia aldizkaria

azken alea
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.