Zilioak, zelula askok inguruan izaten dituzten egitura harikarak, funtzio garrantzitsuak dituzte usaimenean, entzumenean eta ikusmenean. Baltimorko Unibertsitateko ikertzaile batzuek, orain, beste zentzumen batekin lotu dituzte zilioak: ukimenarekin. Ikusi dute beroa edo bibrazioa hautemateko ezinbestekoak direla. Gizakiekin egin dituzten probetan, ikusi dute zilioak egoera onean ez dituztenek (Bardet-Bield sindromeak eragindakoek besteak beste) arazoak dituztela tenperatura nahiz bibratzen ari den diapasoi bat sumatzeko.