Zientzia-fikzioa? Ez, errealitatea

Azalean zehar korronte elektriko txikia transmititzea ahalbidetzen duten hainbat prototipo garatu ditu Alemaniako Ident enpresa teknologikoak.

Etorkizunean, aski izango da autoa ukitzea edo begiratzea ireki ahal izateko, baita segurtasun-mekanismoak dituen beste edozein gailu ere. Izan ere, giza gorputza seinaleen transmisorea izango da.

Azalean zehar korronte elektriko txikia transmititzea ahalbidetzen duten hainbat prototipo garatu ditu Alemaniako Ident enpresa teknologikoak. Horietako batean, segurtasun-betaurreko batzuetan dago seinalea igortzen duen sistema. Hortaz, betaurrekoak jantzita dituela detektatzean bakarrik jarriko litzateke martxan gailua.

Asmatzaileen esanean, sistemak 30 nanoamperetan egiten du lan; beraz, ez dio inolako kalterik egiten gizakiari.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila