Zepelinen berpizkundea

Goodyear etxeak zepelin berri bat eraiki du EEBBtan. Bere bi helize karenatuak orientagarriak dira eta bere biraketa-ardatzak 75° gorantz eta 30° beherantz oker daiteke.

Goodyear etxeak zepelin berri bat eraiki du EEBBtan. GZ-22 izeneko untzi berri honek 63 m-ko luzera, 17 m-ko diametroa eta 7.000 m 3 -ko bolumena du. Spirit of Akron izena eman diote.

Bere bi helize karenatuak orientagarriak dira eta bere biraketa-ardatzak 75° gorantz eta 30° beherantz oker daiteke. Sistema honek izugarri hobetu du untziaren maneiagarritasuna.

Pistoiz dabiltzan potentzia handiko bi turbomotore arin dauzka. Motoreak turboelikatuak izateak erregai-kontsumoa handiagotu egiten du, baina honela lortzen den potentziaren bikoizteak, haize handia dagoenean ere abiadura handia edukitzea esan nahi du. Motore berri hauei esker aurreko ereduen desplazamendu-abiadura baino %25 handiagoa (100km/h) izatea lortzen da.

Saskia arinagoa izan dadin, konposite izeneko materialez eginik dago. Pisu arinaren ondorioz 11 lagun eramateko gai da.

Zepelinen berpizkunde honek, EEBBtako Itsasarmadak horietan duen interes bereziarekin zerikusi handia dauka. Goodyear lehia bizian ari da Airship Industries ekin, Itsasarmadak 50 zepelin erosteko duen asmoa dela eta.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila