Zenbat iraun ote zuen Artizarreko ozeanoak?

(Argazkia: NASA).

Coloradoko ikertzaile batzuen simulazioak erakutsi du orain arte uste zen baino milaka milioi urte gehiago iraun zuela Artizarreko ozeanoak. Izan ere, Artizarra gaztea zeneko berotegi-efektuaren ondorioz, ura lurrundu eta hodei asko pilatu ziren. Horri esker, planetaren batez besteko tenperatura 100 ºC baxuagoa zen aurrez kalkulatu izan dena baino.

Emaitza hori ikerketa zabalago baten ondorioetako bat da. Ikerketa Artizarraren egitura geologikoaren eta atmosferikoaren bilakaerari buruzkoa da. Artizarra planeta hezea zen gaztetan, baina Eguzkia indartu ahala, berotuz eta lehortuz joan zen. Bilioika urtetan zehar gertatutako aldaketa horiek eragin zuzena izan zuten, antza, planetaren egitura geologikoetan eta atmosferikoetan. Horregatik, simulazioen bidez Artizarra hobeto ezagutzea bilatzen dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila