Zelula eta ingurunearen arteko trukeak zelulak dituen poroen zehar gertatzen dira, baina orain arteko teknika mikroskopikoekin ezin ziren truke horiek behatu, poroak oso azkar ireki eta ixten baitira. Ikerlari frantsesek mugimendu horiek moteltzeko metodoa garatu dute ordea: zelulak ingurune likatsu batean kokatu eta mekanikoki luzatu egiten dira.
Luzatzerakoan poroak zabaldu egiten dira eta inguruneak duen likatasunaren ondorioz, normalean baino polikiago itxiko dira. Mikroskopio optiko baten bidez poroen mugimenduak beha daitezke horrela.