Zelulako lau kromosoma dituen ugaztuna

Ugaztunok diploideak gara, hau da, kromosoma guztiak bi aldiz errepikatuta ditugu zelula guztietan. Hala ez denean, mutazio genetiko kaltegarria izan ohi da, poliploidia, gizakien 21. kromosomaren trisomia esaterako. Ikertzailek arau genetiko horren salbuespena aurkitu berri dute: Tympanoctomys Barrerae.

Argentinako basamortuko karraskari txikia tetraploidea da, kromosoma guztiak lau aldiz ditu errepikatuak. Ikertzaileek ez dakite zeintzuk izan daitezkeen berezitasun horren arrazoiak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila