Zelula helduak gaztetzeko teknika

Zelula helduak gaztetzeko teknika
2006/09/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Zenbait proteinak ahalmena dute zelula helduak zelula ama enbrionario bihurtzeko, eta, ikertzaile-talde batek adierazi duenez, prozedura hori erabilgarria izango da kaltetutako ehunak birsortzeko eta odola edo pankrea sortzeko, besteak beste.

Adierazpena egin duten ikertzaileak Princetongo Unibertsitatean dihardute lanean, New Jerseyn (AEB), eta gaztetze-lanak egiten dituzten proteina horiek identifikatzea da haien lana. Ez dute bukatu, ordea, oraindik ez baitago argi zein proteina diren aldaketa horien erantzule. Baliteke proteinaren bat identifikatu gabe egotea edo, identifikatuta egonik ere, proteinen konbinazio egokia zein den ez jakitea. Proteina horiekin zelula helduak tratatzeko koktelak osatuko lirateke. Biopsia baten bidez gorputzeko zelula helduak hartuko lirateke, eta proteina-multzo bat erabiliko litzateke zelula horiek zelula ama enbrionario bilakatzeko. Ondoren, beste proteina-multzo bat erabiliko litzateke lortutako zelula amak birprogramatzeko. Horrela, birprogramatutako zelulak behin eta berriz erreproduzitu ahal izango lirateke.

1
223
2006
9
020
Biologia; Biokimika
Berriak labur
9
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila