Zahartuta ere gihartsu

Zahartuta ere gihartsu
2006/02/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Zahartu ahala, muskulatura gutxitu egiten da. Prozesu horri aurre egiteko sekretua leuzina gehiago hartzea izan daiteke, Auvergne-ko Giza Nutrizioaren Ikerketa Zentroko (Frantzia) ikertzaileek adierazi dutenez.

Muskulua etengabe ari da berritzen: jatorduen ondoren, batez ere, muskulu berria egiten da (suntsipena moteldu egiten da), jatorduen arteko baraualdietan, berriz, muskulua suntsitu egiten da, gehienbat. Bi jarduera horiek orekan izaten dira; baina zahartzaroan suntsitzea gailendu egiten da. Ondorioz, berrogei urtetik aurrera, urtean muskuluaren % 0,5etik % 2ra galtzen du pertsona batek.

Ikertzaile frantziarrek arratoietan ikertu dute gertaera hori, eta ikusi dute, batetik, zahartzaroan ez dela gaztetan bezainbat moteltzen muskuluaren suntsipena jatorduen ondoren, -muskulu berria egiten ari denean-, eta, bestetik, dietan leuzina aminoazidoaren kantitatea handituta, muskulu gutxiago galtzen dutela arratoiek.

Ondorioz, zahartzaroan proteina askoko dieta egitea komeni omen da; eta haragia jateari ez uztea, leuzinatan aberatsa baita.

Berriak labur
9
1
217
2006
2
022
Biokimika; Osasuna; Dietetika
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila